NAIZ

Banda Bassotti, Koma, Gatibu, Eskean Kristo, KOP, Huntza, La Furia... Gazte Topaguneko eskaintza musikala ari da osatzen

Gerturatu ahala apirilaren 19tik 22ra Lemoan ospatuko den Gazte Topagunean izango diren taldeen berri ezagutzen ari gara. Gaur beste zerrenda luze baten berri eman dute, gustu eta estilo anitzeko taldeak ageri dira bertan; Banda Bassoti eta Huntza, Olatz Salvador eta La Furia, Gatibu eta KOP, Governors eta Banda Bassotti...

Elorrioko topaguneko (2002) une bat, Sepultura taldea oholtzan. (Gari GARAIALDE | FOKU)
Elorrioko topaguneko (2002) une bat, Sepultura taldea oholtzan. (Gari GARAIALDE | FOKU)

'Askatasun bulkadak independenziara' lelopean apirilaren 19tik 22ra Lemoan ospatuko den Gazte Topagunerako eskaintza ari da betetzen, musika talde zerrenda luzearen berri eman dute gaur Ernaik eta Aitzinak. Ez da definitiboa, oraindik sorpresa garrantzitsuak espero baitira, baina honezkero jaialdi handi baten itxura hartu du.

Gaur iragarri dituzten taldeen zerrenda honakoa da: Banda Bassotti, Koma, Gatibu, Eskean Kristo, Zoo, Ana Tijoux, KOP, Skarra Mucci, Governors, Tribade, Hesian, The Mani-las, Huntza, Olatz Salvador, La Basu, Arkada Social, Mice, La Otra, Broken Brothers Brass Band, Tooth, La Furia, Wood Strings,Vinagre de Moderna, Exaixu, Nizuri ta Zuneri, Undergraund, Desorden, Zeinke, Gorka Suaia, Euskal Dub Etxea eta Akort.

Topaketa erraldoia espero da apirilaren amaierarako, «borroka eta jaia uztartu» asmoz. Gazte antolakuntzaren 40 urteak ospatzearekin bat «Euskal Herri aske, sozialista eta feminista irabazteko bulkada berriak gara», diote antolakuntzatik. Musikaz gain, mota guztietako ikuskizunak, hitzaldi eta mahainguruak, gazte sortzaileentzat plaza propioa eta ekitaldi, tailer eta aisialdi eskaintza zabala iragarri dituzte.

Sarean eta kalean eskuratu daitezke ekimenerako sarrerak.