Naiz

Arrikrutzeko leizeetako lehoia Bilboko Arkeologi museoan izango da ikusgai uztailera arte

Gipuzkoako Dipuztazioaren Gordailuan egon da duela gutxira arte balio handiko pieza hau. Burgoseko Giza Eboluzioaren museotik pasatu ostean, Donostiako San Telmo museoan egon da hiru hilabetez. Azteazkenetik aukerra Bilbon aurrez aurre ikusteko aukera izango da.

Arrikrutzeko lehoiaren hezurdura ikaragarria, Donostian ikusgai izan zenean. Jon URBE / FOKU
Arrikrutzeko lehoiaren hezurdura ikaragarria, Donostian ikusgai izan zenean. Jon URBE / FOKU

Leizeetako lehoi baten hezurdura eta hartz baten garezurra dira Bilboko Arkeologi museoan asteazkenean zabalduko duten erakusketaren altxorrak. Lehena Oñatiko Arrikrutz kobazuloan aurkitu zutena da, 250 kilo pixatu eta 1,20 metro neurtu zutuen lehoi ar baten arrastoak.

Luzaroan Gordailuan zainduta izan du Gipuzkoako Diputazioak, baina Burgoseko Giza Eboluzioaren museoan erakusketa bat prestatu zuren haren inguruan eta oinarri berezi bat egin zioten bertan. Aukera hori baliatuz, Donostiako San Telmo museoan egon da azaro erdialdetik pasa den astera arte. Orain, Bizkaitarrek ere pizti ikaragarri hori nolakoa zen ikusteko aukera izango dute. Animalia nolakoa zen irudikatzeko erreprodukzio hiperrealista bat ere egin dute. 

Hartzari dagokionez, Mañariako Askondo kobazuloan aurkitu zutena da. Balio handiko pieza hauekin batera ikusi ahal izango dira kuoi baten garezurra –otsoa baino txikiagoa eta azeria baino handiagoa zen txakur basati bat–, hiena bat eta historia aurrean gizakiarekin elkarbizi zuten beste animalia batzuen fosilak.

Gure arbasoek animalia guzti horiek leizeetako paretetan irudikatzen zituzten marrazkiekin eta horiei esker pizti hauekin zuten harremanaren berri izan dugu. Baina jakin dugu, adibidez, garai hartako lehoi arrek ez zutela ile luzerik buruan.

Erakusketa asteazkenean zabalduko dute eta uztailaren 14ra arte izango da ikusgai.