naiz

Mungiako emakume bat zendu da Jundizen auto istripua izan ostean

A-1 errepidean, Jundizeko industriagunearen (Araba) parean eta Burgoserako norantzan, bidetik irten eta auto istripu bat izan duen 41 urteko Mungiako (Bizkaia) emakumea bat zendu egin da, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 11:05ak aldera izan da. Gasteiztik gertu dagoen Jundizeko industriagunearen parean, emakume batek auto istripua izan du A.1 errepidean. Bidetik irten eta bertan zendu da.  Ertzaintza istripua zerk eragin duen ikertzen ari da. Ertzaintzak geroago jakitera eman zuenez hildakoa 41 urteko Mungiako emakume bat zen. Monobolumen bat gidatzen ari zen eta ibilgailuan bakarrik zihoan istripua izan duen unean. Kotxea bidetik irten egin da.

Emakumea autoan harrapatuta geratu da eta bertaratu diren emergentzia zerbitzuek bere heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Istripuaren ondorioz, Ertzaintzak autobidearen ezkerreko karrila moztu behar izan du. Honek ibilgailuen pilaketak eragin ditu.

Beste istripu bat Zuian

Bestalde, beste istripu bat izan da Araban, Altubeko errepide zaharrean, Zuia udalerrian. Hemen ere ibilgailu bat errepidetik atera da, baina gidariak zauriak baino ez ditu jasan. Ezbeharra eguerdiko 12.20an gertatu da A-624 errepidean, Artziniegako norabidean. Volkswagen Passat bat gidatzen zuen gizonak kontrola galdu eta errepidetik atera da. Gidaria kotxearen barnean atrapatuta gelditu da eta Ertzaintzak bertatik atera behar izan du. Ondoren, Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.