«ETAren disoluzioaren urtemugaren biharamunean honelako gertakari bat ulergaitza zaigu», adierazi du Anita Lopepe EHBairen bozeramaileak Baionako suprefekturaren aurrean egindako elkarretaratzean. Lapurdiko hiriburuan bezala, Euskal Herriko hiri eta herri ugaritan bildu dira herritarrak Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko.
Baionan 80 bat lagun elkartu dira eta Donibane Garazin, berriz 50 bat lagunek parte hartu dute hitzorduan, Kazetak jakinarazi duenez. Beste herri askotan ere kalera atera dira «bakea eta askatasuna irabaztera».
Oiartzunen ere #JosuAskatu aldarrikatzera atera gara plazara!#BakeaEtaAskatasunaIrabaztera! pic.twitter.com/SJLfWRjt8p
— SortuOiartzun (@SortuOiartzun) May 16, 2019