NAIZ

Athleticeko jokalariak nagusi Euskal Selekzioaren deialdian

Guztira 17 jokalari sartu dira maiatzaren 29an Panamaren aurka jokatzeko zerrendan. Athleticekoak hamar, Realekoak hiru, Leganeseko bi eta Alaves eta Levanteko bana.

Javier Clemente hautatzailea (Aritz LOIOLA / FOKU)
Javier Clemente hautatzailea (Aritz LOIOLA / FOKU)

Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez, 17 jokalarik osatuko dute datorren maiatzaren 29an Panaman bertako selekzioaren aurka jokatuko duen Euskal Selekzioaren deialdia.

Javier Clemente hautatzailearen esanetara bidaiatuko duen jokalari zerrenda nahiko arraroa da, data ere berezia baita. Athleticekoak hamar, Realekoak hiru, Leganeseko bi eta Alaves eta Levanteko bana.

Hauxe da zerrenda:

Aritz Aduriz, Jesus Areso, Mikel Balenziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrazabal, Iñigo Martinez, Mikel San Jose, Iñigo Vicente, Asier Villalibre eta Daniel Vivian (Athletic); Manu Garcia (Alaves); Unai Bustinza eta Javier Eraso (Leganes); Aitor Fernandez (Levante); Aritz Elustondo, Asier Illarramendi eta Aihen Muñoz (Reala).