Berbaldi bizia GARAren espolioaren kontra Bilbon egindako batzarrean

Berbaldi aberats, mamitsu eta bizia sortu da Bilboko Arrupe Etxean, GARAren aurkako espolioari aurre egiteko ‘‘Harpidetu etorkizunera’’ dinamikaren baitan egindako hitzaldian. Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariak eta Iker Bizkarguenaga kazetariak azaldu dituzte espolioaren nondik norakoak.

NAIZ|11/06/2019 23:10
Bb_20190611786011
Bilboko Arrupe Etxean egindako batzarreko une bat. (Monika del VALLE / FOKU)

Urtarrilean GARAren kontrako espolioaren berri eman zenetik Euskal Herrian zehar egindako hitzaldiak ehunetik gertu izan dira dagoeneko, eta horietako asko Bizkaiko herrietan egin dira, Iker Bizkarguenaga kazetariak Bilboko Arrupe Etxera bertaratukoei azaldu dienez. Bilboko batzarrean aurkitutako «grina eta inplikazioa» aurretik egindakoetan ere topatu dutela nabarmendu die bertaratutakoei, esker ona agertuz.

Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariak, bere aldetik, espolioa nondik datorren azaldu du, baina aurrera begira ere jarri da. Nabarmendu duenez, 10.000 harpidedun lortzea, leporatutako zorrari aurre egiteko modua ez ezik, «etorkizuna duen proiektu komunikatiboa bat garatzeko» bermea ere izango da.

Azalpenen ondoren, iritzi truke txanda bizia izan da bildutakoan artean, eta hausnarketa interesgarriak eta espolioari aurre egiteko moduak eta alternatibak plazaratu dira. ‘‘Harpidetu etorkizunera’’ kanpainatik haratago, eguneko lanari buruzko galderak ere izan dira tartean, baita GARAren eta betetzen duen funtzio sozialaren inguruko ekarpen ugari ere. Hori horrela, mamitsua eta interesgarria izan da zinez astearte arratsean Arrupe Etxean batutakoen arteko berbaldia.