NAIZ
Zumaia

Su hartu du Getariako gaztandegi batek

Getariako Askizu auzoan kokatuta dagoen gaztandegi batek su hartu du astearte arratsaldean. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute suhiltzaileek. 15 ardiren hil dira eta «milaka kilo gazta» galdu dituztela adierazi du Europa Pressek.

Mutrikutik ikusi zitekeen gaztandegiko sutea.(Itziar ANSOLA)
Mutrikutik ikusi zitekeen gaztandegiko sutea.(Itziar ANSOLA)

EAEko suhiltzaileen Twitter kontuaren bitartez jakinarazi dute sua hartu duela astearte honetan Askizu auzoan –Zumaia eta Getaria artean– dagoen gaztandegi batek. Hiru egoitza ezberdinetako 25 suhiltzailek bertaratu dira lekura (Zarautz, Azpeitia eta Eibar).

Suhiltzaileek eta Lakuako Segurtasun Sailak argitu dute ez dela zauriturik egon. Aldiz, 15 ardi hil direla zehaztu dute, suteak eragindako erredurengatik, eta 400 ardi bizirik atera dituztela. Gainontzeko galerei dagokienez, «milaka kilo gazta» galdu dituztela adierazi du Europa Pressek.

Sutea arratsaldeko 18.30ak aldera hasi da eta gaztandegiko jabeak deitu du larrialdi zerbitzuetara.