Naiz

Eibarren eta Azpeitian jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak

Asteburuko saioetako bi bertsolaririk onenak finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Gainontzekoak, berriz, puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Bi final-laurdenak 17.00etan hasiko dira.

Pasa den asteko final-laurdena Irunen jokatu zen. (Idoia ZABALETA / FOKU)
Pasa den asteko final-laurdena Irunen jokatu zen. (Idoia ZABALETA / FOKU)

Urriaren 26an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena jokatuko da Eibarren, eta laugarrena, berriz, hurrengo egunean Azpeitian.

Eibarren larunbateko saioa Coliseo antzokian izango da, 17.00etan hasita. Bertan kantatuko dute Jon Maia Soriak, Gorka Maiz Alustizak, Jokin Uranga Isuskizak, Unai Muñoa Amundarainek, Felix Zubia Olaskoagak eta Mikel Tapia Aierbek.

Aurkezle lanak Itziar Etxezarreta Arakistainek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Ane Errazkin Aranburu ariko dira.

Igandean, berriz, Azpeitiko Soreasu Antzokian jokatuko da final-laurdenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan: Alaia Martin Etxebeste, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi eta Amaia Iturriotz Etxaniz.

Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi ariko dira.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.