NAIZ

3.000 enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile bilduta, Basque Industry 4.0 ekitaldian

Jendartearen zerbitzuko 4.0 Industria, zibersegurtasuna, start-upak eta enpresen standak, BRTA eta 4.0 aktiboak dira seigarren edizio honetako protagonistak. Zibersegurtasunean puntakoak diren herrietako hogei enpresatik gora batu dira.

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru batuko dira gaur eta bihar artean BECen. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)
3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru batuko dira gaur eta bihar artean BECen. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru elkartuko dira gaur eta bihar BECen, Basque Industry 4.0 biltzarraren barruan. Berritasunen artean, jendartearen zerbitzuko 4.0 Industria, Basque Cybersecurity Day delakoa antolatu izana eta erakusketa-eremua handitu izana nabarmen daitezke.

Era berean, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi emango dituzte, eta 170 standetan eragileak, enpresak eta start-upak izango dira. Basque Industry SPRI Taldeak antolatu du.

«Guztion ongizaterako 4.0»

Hizlari Nagusia Massachusetseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratutako Nuria Oliver telekomunikazio ingeniaria izan da. `Guztion ongizaterako 4.0 Industriarantz´ hitzaldian argi utzi du Big Data, datuak eta zentzua emateko gaitasuna, ziur asko, ekonomia digitalaren aktiborik baliotsuenak direla, teknologia pertsonen gainetik egon ezin den testuinguru batean.

Bi eguneko ekitaldi honek zibersegurtasun industrialaren integrazioa ere erraztuko du. SPRI Taldeak esan duenez, «denbora tarte laburrean, Euskadi zibersegurtasun industrialaren arloko nazioarteko erreferentzia bilakatu da».

Arlo honetan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bildu dira erakusketa eremuan. Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeen ordezkariak, zehazk. Haiexekin elkartu dira nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak ere.