Naiz

Jerôme Bourrier izanen da Baionako prokuradore berria

Orain arte Vienne hirian (Isere) prokuradore gisa jardun duen Jerôme Bourrier izanen da Samuel Vuelta-Simonek Baionan hutsik utzi zuen postua hartuko duen magistratua.

Jerôme Bourrier. (vivre-villes.fr)
Jerôme Bourrier. (vivre-villes.fr)

Jerôme Bourrier izanen da Baionan jardungo duen prokuradore berria (fiskala), «gardentasun ekimena»k -magistratuen mugimendua- astelehenean eman zuen informazioan oinarrituz ‘Sud-Ouest’ kazetaren atariak gaur goizean plazaratu duen albistearen arabera.

Marinako komisario gisa jardun ondoren 2001ean Frantziako Magistratura Eskolan sartu zen Bourrier. Orleans, Bordele eta Marseillan igaro ondoren, 2016an Isere departamenduko Vienne hiriko auzitegian aritu zen prokuradore gisa.

Magistratura Kontseilu Gorenak bere onespena eman ondoren Nicole Belloubet Justizia ministroak dekretuaren bidez baieztatu behar luke izendapena.

Behin tramite hori beteta, Samuel Vuelta-Simonek hutsik utzi zuen postua hartuko luke Bourrierek.

2017ko apirilaren 8an ETA erakundearen armategien lokalizazioa jasotzen zuen zerrenda eskuratu zuen Vuelta-Simon prokuradoreak Barne eta Justizia ministerioen bultzadapean berriki sortu den narkotrafikoaren aurkako bulegoan jarduten du irailaz geroztik.