En directo

NAIZ IRRATIA

Etxerat, Lakuaren proposamenaz: «Positiboa da, baina nahikoa da hitzez, ekintzak nahi ditugu»

Presoen gerturatzearen inguruan Lakuako Gobernuak publiko egin berri duen proposamena «positiboki» baloratzen du Etxeratek. Urtzi Errazkin bozeramaileak, ordea, ekintzak eskatu ditu, hitzez harago, «nahikoa da».

Audio_placeholder

Etxerat, Lakuaren proposamenaz: «Positiboa da, baina nahikoa da hitzez, ekintzak nahi ditugu»

Loading player...
Urtzi Errazkin. (Jon URBE / FOKU)
Urtzi Errazkin. (Jon URBE / FOKU)

«Jonan Fernandezek Gobernuaren izenean egin dituen adierazpenak positiboki hartzen ditugu, Euskal Herriratzea exijitzen duelako kontrapartidarik gabe». Etxeraten lehen balorazioa da asteon ezagutu dugun proposamenaren ostean. Lakuak presoen Euskal Herriratzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari, aurrebaldintzarik gabe.

Etxerateko Urtzi Errazkinek NAIZ Irratian gehitu du, ordea, proposamenak gauzatzeko unea dela, «nahikoa da hitzez, ekintzak nahi ditugu». Gogoratu du euskal gizartearen ia osotasunak babesten duela presoen gerturatzea, bere ustez «Espainiako Gobernuak ez luke beste aukerarik izango euskal gizarte guztiak eskatzen duen horri kaso egitea baino».

Hala ere, tentua eskatu du, «pausoak espero ditugu baina hankak lurrean izan behar ditugu, gai oso mingarria da eta espekulazioetan sartzeak arrisku handia sortzen du». Errazkinek garaian Pedro Sanchezek egindako iragarpena gogoratu du, «presoen politika aldatuko zuela iragarri zuen; horrek urduritasuna sortzen du senideengan eta gauzatzen ez denean are eta zailagoa egiten zaigu eramatea».

Politika presoen auzia gainditzeko

Fernandezen adierazpenak eta horren inguruan sortu den zalapartaz, «ez gara sartuko eztabaida politikoetan», esan du Errazkinek.«Ez dezagun presoen gaia politika egiteko erabili, erabili dezagun politika presoen gaiari soluzioa emateko», gehitu du.

Jaurlaritza Logoa