54 urteko gizon bat hil da, trenak harrapatuta, Ikaztegietan

54 urteko gizon bat hilik suertatu da, astelehen arratsaldean, Ikaztegietan. Trenak harrapatu du. Gertatutakoa ikertzen ari da.

NAIZ|27/01/2020

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizon bat hil da, trenak harrapatuta, Ikaztegietako sarreran.

Ezbeharra gaur asteleheneko 18.43tan gertatu da, Tolosaldeko herri honen sarreran dagoen tunel batetik gertu.

Adifeko langileek eman dute abisua. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean, gizona hilda zegoela baieztatu baino ezin izan dute egin.

54 urteko gizon bat da hildakoa. Momentuz ez dago honen inguruko detaile gehiagorik, gertatutakoa ikertzen ari baita.