NAIZ

Zabortegian gertatutakoagatik erantzukizunak eskatu dituzte Legebiltzarraren aurrean

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Lakuako kontseilariak Gasteizko Legebiltzarrean agerraldia egiten ari diren bitartean, elkarretaratzea egin dute Ganbararen egoitzaren atarian Zaldibarko zabortegiaren aferan erantzukizunak eta informazioa eskatzeko.

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratzea. (Juanan RUIZ/FOKU)
Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratzea. (Juanan RUIZ/FOKU)

«Zaldibar argitu» lelopean elkarretaratzea egin dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean Iñigo Urkullu lehendakaria eta Lakuako Gobernuko kontseilariak Eitzaga auzoko zabortegiaren lubizia eta sutearen inguruan Ganberan azalpenak ematen dituzten bitartean. Lakuako Gobernuak kasu honetan izan duen kudeaketa ere salatu dute kontzentrazioan.

Elkarretaratzean parte hartu duten pertsona batzuek airearen kutsaduratik babesteko maskarak zituzten ahoan, Zaldibar, Eibar, Ermuan eta beste herrietan pairatzen duten airearen kaliteatearen inguruan sortu den kezka irudikatzeko.

Elkarretaratzea egiten ari ziren bitartean kazetariei egindako adierazpenetan, bildutakoen eledun Gaizka Zabartek zera salatu du: «Biztanleen osasuna arriskuan jarri dute subjetu batzuek». Horrekin batera, oraindik desagertuta dauden Alberto Sololuze eta Joakin Beltran langileleengatik kezka adierazi du, zabortegiaren inguruan lan egiten ari direnek piratzen duten egoera ere ahaztu gabe.