EH Bilduk baltsak proposatu ditu Arabako Haranen ureztatze beharrak bermatzeko

Acuaes enpresa publikoak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin ostean, beste aukera batzuk aztertzeko eskatu du EH Bilduk, hala nola baltsak edo putzuak eraikitzea.

NAIZ|GASTEIZ|19/02/2020
Barron
Barron, Arabako mendebaldean dagoen kontzejua. (Juanan RUIZ/FOKU)

Acuaes enpresa publikoak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin ostean, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Batzar Nagusietan Arabako Haranak ureztatzeko proiektua «eguneratu, berreraiki eta alternatibak bilatzeko» eskatuz. Mozio horren bidez, beste aukera batzuk aztertzeko ere eskatu du, hala nola, baltsak eraikitzea, beharrezkoa balitz, eremu horretako ureztatze beharrak bermatzeko.

«Lehen sektorea eta eskualdea biziberritzeko Uraren Kultura Berria Fundazioak egindako txostenaren ondorioak kontutan hartu behar ditu Foru Aldundiak, haren garapen sozioekonomikoa eta populazioaren finkapena indartzeko helburuarekin», adierazi du Kike Fernandez de Pinedok.

EH Bilduk Batzar Nagusietan duen bozeramaileak gogoratu duenez, ureztatzeko eremuetako bat amaituta dago eta martxan dauden hainbat putzu ditu. Are gehiago, talde soberanistak azaldu duenez, «Uraren Kultura Berria Fundazioaren txostenean islatzen den bezala, gune horren esperientziak erakusten du ureztatze sarean sartutako azalera hasieran planifikatutakoaren erdia izan dela». «Horrek beharrezko egiten du Arabako Haranak eremu osorako eguneratzea ureztatze eskaera errealak», gaineratu du Fernandez de Pinedok.

Azkenik, «eta zonaldearen etorkizuneko behar eta alternatiba agronomiko, sozial eta ekonomikoak aztertu ondoren», EH Bilduk uste du beharrezkoa dela egiteke dagoen zatia berregituratzea, «bai eta tarteko putzuen eraikuntza edo beharrak estaliko dituzten beste neurri batzuk baloratzea ere».

Talde ekologistek txalotu egin dute Acuaesek hartutako erabakia. UAGAk, berriz, kritikatu egin du.

 

 

YOGA
Mikel TROITIÑO - FOKU
Loading player...


Konfinamendu egoerarako yoga ariketa batzuk proposatu ditu NAIZek, Mikel Troitiño Berasategiren eskutik. Grabaketa Foku agentziak egin du.

[Bigarren saioa: ‘Airea’]

[Hirugarren saioa: ‘Ura’]

[Laugarren saioa: ‘Lurra’]