NAIZ

Podemos: «Euskadik errezeta berriak dituen Gobernua behar du»

«Euskadik errezeta berriak dituen Gobernua behar du legealdi berriaren errekonkei aurre egiteko», adierazi du gaur Gasteizen Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak. «Horretarako daude Podemos Euskadi eta Elkarrekin Podemos eta dudarik gabe Guztion Aukerak errezeta hori lantzeko osagarri guztiak ditu», nabarmendu du.

Podemoseko kideek hamaiketako prestatu dute. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Podemoseko kideek hamaiketako prestatu dute. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Podemoseko Guztion Aukera kandidaturak hautagai zerrendako kideekin bilera egin du gaur Gasteizen. Bertan izan dira Podemos Euskadiko idazkari nagusi eta aipatu zerrendako kidea den Lander Martinez eta Rosa Martinez zerrenda horretako burua.

Egindako adierazpenetan, Zaldibarko zabortegiaren luizia aipatu du eta EAJ alderdiaren hondakinak kudeatzeko eredua «buztinezko oinak dituen erraldoia» dela adierazi du Lander Martinezek.  Zaldibarren «zabarkeria eman da», gaineratu du.

Adierazi duenez, «gure herrian hondakinen kudeaketa negozio bihurtu dela baieztatu da; Euskadin zabortegi pribatuak zabaldu direla eta ez dagoela horien gaineko kontrol publiko nahikorik», nabarmendu du Martinezek Gasteizen egindako bileran.

Martinezen esanetan, «Euskadik errezeta berriak dituen Gobernua behar du legealdi berriaren errekonkei aurre egiteko. Horretarako daude Podemos Euskadi eta Elkarrekin Podemos eta dudarik gabe Guztion Aukerak errezeta hori lantzeko osagarri guztiak ditu», esanez bukatu du bere interbentzioa Martinezek Gasteizko ekitaldian.

Rosa Martinez Guztion Aukera zerrendako buruak, bere aldetik, «Euskadik behar dituen hiru osagai nagusiak» aurkeztu ditu. «Akordioetara iristeko gaitasuna», oposizio  «zorrotza eta zentzuzkoa» izatea eta «XXI. menderako proposamen berritzaleak sortzeko» lana dira, Rosa Martinezen esanetan, osagarri horiek.