ELAren ustez, «onartezina» da gastu mugaren inguruan Podemos, EAJ eta EH Bilduk bozkatutakoa

ELA sindikatuaren iritziz, «onartezina» da gastu mugaren bozkaketan EAJk eta Unidas Podemosek atzo alde eta EH Bilduk abstentzioa bozkatu izana. «Aurrekontu politika aurrerakoiak aurrera eramateko eta euskal erakundeen aurrekontuak Madrilen erabakitzea eragozteko, ezinbestekoa da hau indargabetzea», adierazi dute.

naiz|28/02/2020

ELAren ustez, «onartezina» da gastu mugaren bozkaketan EAJk eta Unidas Podemosek atzo alde eta EH Bilduk abstentzioa bozkatu izana. «Zapaterok eta Rajoyk ezarritako 135. artikulua babestea da», adierazi dute ohar baten bidez. «Kongresuan onartutakoak EAEko eta Nafarroako erakundeen aurrekontu mugak ezartzen ditu datozen urteetarako. Horrek dakar autogobernuari egindako erasoak naturalizatzea, eta Hego Euskal Herrian politika propioak egitea debekatzea», gehitu dute.

Sindikatuaren iritziz, «autogobernuari egindako erasoa eta Hego Euskal Herrian politika propioak egiteko debekua ontzat eman dituzte». Bide horretatik, «bereziki kezkagarria» iruditu zaio ELAri EH Bilduren argudioa, «begi bistakoa baita lege-murrizketek ia eragotzi egiten dietela udalei beren superabita erabiltzea».

«Gastuaren araua% 2,9ra igotzeak Rajoyren Gobernuaren austeritate dosi bera ontzat ematea da, 0,1eko igoerarekin», leporatu die alderdie ELA sindikatuak. Gastu-arau honek «sektore publikoak ekonomian duen pisua galtzea» dakarrela adierazi dute. «Espainiar Gobernuak bere gain hartu du Troikaren aurrekontu politika. Ezinezkoa da aurrekontuak sozialak izatea, aurrekontu-murrizketa hori bete behar badute», gaineratu dute.

Horrela, EAJren jarreran «ez dagoela berritasunik» uste du sindiaktuak, «austeritate aurrekontuen politiken aldekoa». EH Bilduren azalpena, baina, bereziki kritikatu dute. «Oso azalpen partziala da, eta eragin mugatua du, superabita duten udalek beren inbertsio iraunkorrak handitu ahal izan ditzaten. Malgutasun txiki hori lehendik ere badago, baina oso mugatuta dago legez».

ELAren ustez, «aurrekontu politika aurrerakoiak aurrera eramateko eta euskal erakundeen aurrekontuak Madrilen erabakitzea eragozteko, ezinbestekoa da Aurrekontu Egonkortasun Legea indargabetzea», eta hau «edozein indar subiranista edota aurrerakoirentzat lehentasunezkoa izan beharko lukeela» iritzi du.

NOTICIAS RELACIONADAS

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.