Negozio txikiei digitalizatzeko laguntza eskainiko die PuntuEus Fundazioak

Enpresa txikiek eta artistek izena eman ahalko dute PuntuEus-en ‘Ireki ate berri bat’ ekimenean. Horri esker, webgune bat sortzeko laguntza izango dute, eta domeinua eta helbide elektronikoa doan jasoko dute urtebeterako. Horrela, euren negozioak eskaintzen duena erakutsi ahalko dute internet bidez.

Naiz|27/03/2020
Tienda
Fundazioak negozio txikiei laguntza digitala eskainiko die. (Monika DEL VALLE / FOKU)

Covid-19ak eragindako osasun krisia dela eta aurrez aurreko jarduera ia guztia eten da, eta kaltetuenak enpresa txikiak eta artistak izan dira. Egoera honen ondorioz negozioaren ateak itxi behar izan dituzten ostalari, merkatari eta artistei laguntzeko ekimena abiatu du PuntuEus Fundazioak.

Dinahosting eta Cdmon erregistratzaileekin lankidetzan, enpresa horiei digitalizatzen lagunduko diete, doan. Jarduerak edo proiektuak digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaintzen zaizkie ‘Ireki ate berri bat’ ekimenaren bitartez webgunerik ez duten profesionalei, .eus domeinua eta zerbitzaria urtebetez emanez.

Horri esker, euren online presentzia indartu ahalko dute eta jarduera internet bidez kudeatzen jarraitu ahalko dute, hala nola, enkarguak jaso edo eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzera eman. Gainera, domeinuarekin batera helbide elektroniko bat ere jasoko dute programan parte hartzen dutenek.

Laguntza eskatzeko Fundazioaren webgunean izena eman behar da. Horrez gain, webgune bat pausoz pauso nola sortu azaltzen duten hainbat bideotutorial daude PuntuEus-en Youtubeko zerrendan. Bideo hauek kaixomundua.eus hezkuntza-proiekturako sortuan izan badira ere, baliagarriak izango dira informatika ezagutzarik gabe webgunea sortu nahi duten profesionalentzat.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.