Jon Ormazabal

Epopeia bat Shanghaiko apartamentuan berrogeialdia egin ahal izateko

Rodrigo Zeidan ekonomilari eta idazle brasildarrak Txinan sartu ahal izateko igaro beharreko neurri zorrotzak deskribatu ditu bere sare sozialetan.

Protokolo oso zehatza bete behar da Txinan sartzeko (Rodrigo ZEIDAN)
Protokolo oso zehatza bete behar da Txinan sartzeko (Rodrigo ZEIDAN)

Covid 19aren aurka horren arau zorrotzak jarraitu ostean, Txinako agintari eta herritarrak ez daude birusa berriz ere euren mugen barrura sartzeko prest. Pandemia kontrolpean dagoela dirudien garai hauetan, nolakoa da herrialdera itzuli nahi dutenek izateko bete beharreko protokoloa? Rodrigo Zeidan ekonomia irakasle eta idazle brasildarrak, gaur egun Shanghai du bizileku ohikoa, bere twitterrean azaldu du nolakoa izan den bere apartamentura itzultzeko prozesu zorrotz eta neketsua. Osasuntsu dagoela ongi baino hobeto, frogatu duen arren bi asteko berrogeialdia pasa beharko du bertan. Txinan ez daude jolasetarako.

Bere denbora lerroan azaltzen duenez, Asiako erraldoiak bere mugak itxi baditu, ezarri duten prozesu honek Txinaren baliabideak agortzen ari delako da. Besteak beste, New Yorketik ihesi, herrialdea gaur egun den leku seguruaren bila jende ugari heltzen ari delako. Ez da gutxiagorako.

Hasteko, Zeidanek diozenez, etxera asteazkenean heltzea pentsatua bazuen ere, larunbateko azken ordura arte ez zuen bere etxean sartzerik lortu. Protokoloa hegazkinetik jaitsi bezain pronto hasten da. «Lehenengo, 2-3 ordu itxaron behar dituzu eserita, denen tenperatura hartu eta paper guztiak beteta dauden arte».

Sukarra edo beste edozein sintoma baduzu, oso txikia izan arren, «zuzenean ospitalera bidaltzen zaituzte anbulantzia batean. Ondo bazaude, material arriskutsuen aurkako trajeekin jantzitako jende adeitsuak hurrengo pausura gidatzen zaituzte».

Bertan bideo bidez elkarrizketatuko zaituzte, esandako guztia grabaturik gera dadin (berriz ere tenperatura hartuko dizute). Horren ostean eskumuturreko hori edo berde bat emango dizute. Berdea bada, bakarrik hutsik dagoen zure apartamentura joan zaitezke berrogeialdia pasatzera. Baina berdea ematea oso arraroa da, ia ezinezkoa. Horiarekin autobus batera igotzen zaituzte.

Hori izan zen Zeidanen kasua eta «benetako azterketa egingo dizuten instalakuntza batera» pasa omen zuten. «Orduak itxaron beharko dituzu emaitzak osatu arte. Prozesu osoak 15-30 ordu iraun ditzake», azaldu du brasildarrak.

«Orduan, eta orduan bakarrik, joan zaitezke etxera. Eta zure etxeko atea zigilatuta geratuko da, elektronikoki edo plastiko baten bidez. Janaria erosteko edo zaborra botatzera irteteko baino ezingo duzu zure atea ireki».

Hariaren ondorengo galderei erantzunez jakin ahal izan dugunez, etxeko komunitatea da berrogeialdia zure etxean egin dezakezun erabakitzen duena. «Nik baiezkoa jaso nuen, baina nire etxeko presidenteak idatzi zuen bezala, zortzi familia ari dira berrogeialdia egiten eta beraiengatik kezkatuta gaude –benetan bere buruaz arduratuta zegoela esan nahi bazuen ere–».