EAJ eta Confebask industria jarduerari eusteko «zirrikitu» bila aritzea gaitzetsi dute sindikatuek

ELA eta LAB sindikatuek langileen osasunaren defentsa aldarrikatu dute eta gogor salatu EAJ eta Confebask «zirrikituak» bilatzen ari direla industria jarduera mantetzeko. Enpresa askotan kutsatutako lagunak daudela nabarmendu du ELAk eta bereziki aipatu du Mercedesen kasua: 47 positibo eta 300 isolatu. 

NAIZ|31/03/2020
Jundiz
Jundizeko industri gunea. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

LAB sindikatuak ohar batean azaldu duenez Jaurlaritzako sailburua den Arantxa Tapiak eta Confebaskek aholkatu bezala, «enpresaz enpresa zirrikituak bilatzen dabiltza enpresaburuak» industria jarduera mantentzeko.

ELAtik berriz, «atsekabe osoz» ikusten dute Confebask eta Gasteizko Gobernuko alderdi nagusia den EAJk pandemiaren aurka borrokan ari diren profesionalek defendatzen dituzten irizpideak betetzearen kontrakoenak diren jarreren abangoardia bihurtu izana».

LAB sindikatuak salatu duenez, Domiberia, Aludium, Mecanizados Osatu edota ITP AERO bezalako enpresak dira «iruzurra» egiten ari direnak.

Espainiako Gobernuak atera duen zehaztapen berria ere kritikatzen dute bi sindikatuek. ELArentzat «jarduera ekonomikoa osasun publikoaren aurretik lehenesten dutenen presioan oinarrituta soilik uler» daiteke Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministeritzak kaleratutako agiria. LABek dioenez, «igandeko dekretuaren irakurketa oso modu zabalean interpretatzeko aukera ematen du; hau da, enpresaburuek nahi dutena egiteko aukera zabaltzen du».

ELA sindikatuaren iritziz, «interpretazio-ohar batek» ezin du «ordezkatu» lege-dekretu batek zehaztutakoa, eta LABek ere ez duela «balio juridikorik» dio. «Anbiguotasunak eta iruzurrak alde batera utzi eta behin betikoz langileen osasuna, eta ondorioz herritar guztiona, erdigunean jartzeko eskatzen dugu; oinarrizko ez den jarduera oro eten egin behar da», gaineratu du LAB sindikatuak oharrean.

Positibo ugari enpresetan

Bere oharrean ELA sindikatuak nabarmendu duenez, Mercedesen Gasteizko lantokian 47 positibo antzeman dituzte eta beste 300 lagun isolaturik daude, badaezpada. Tubos Reunidosen, aldiz, bost behargin daude kutsatuta.

Horiez gain, infekzioak «eragin handia» izan du Arabako enpresa hauetan, ELAren arabera: Equipos de Transmisión, Detesa, Olan, CEVA Mercedes, Zigor, Gureak Araba, DHL Mercedes, Kaiku km.0 edota Guardian Llodio. Horietako batzuk «berriro ere normaltasunez lan egiten saiatzen ari dira», sindikatuak kritikatu duenez.

Era berean, honako enpresatan ere kasuak egon direla azpimarratu dute: ITP Aero, Vicrila, Campezo, Teknia Elorrio, Cemosa Atxondo, MFS Trápaga, Fibertecnic Grupo Aernnova, Bruss, Sidenor, Thyssen Andoain, Petronor, Tamoin contrata de Petronor, UTE Goierrialdea, Naipes Fournier, Astar Sondika, Vicinay Sestao eta Konika Mikolta.

NOTICIAS RELACIONADAS

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.