NAIZ

Lau pertsona gehiago hil eta 18k eman dute positibo Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan

Hondarribiko eta Orioko aterpetxeez gain, Zarauzko zentroa ere bideratu da bizitokirik gabe geratzeko arriskuan daudenen pertsonen arretara.

Lau hildako gehiago Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. (Raul BOGAJO / FOKU)
Lau hildako gehiago Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. (Raul BOGAJO / FOKU)

Covid-19ari lotuta, Gipuzkoako adineko egoitzetan beste lau pertsona hil dira eta 18 gehiagok eman dute positibo, Foru Aldunditik igorritako datuen arabera. Hil diren lau pertsonak Beasaingo Arangoitin, Irungo Caser Residencial Anakan eta bi lagun Tolosako Iurramendin bizi ziren.

Orotara, 12 dira kasu positiboren bat antzeman duten egoitzak, 18 dira hildako pertsonak eta 135 kasu positibo hauteman dira Gipuzkoako egoitza sarean. Gurutze Gorrira 25 pertsona eraman dira eta 10 lagun ospitaleratuta daude.

Beste alde batetik, Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du Hondarribiko eta Orioko aterpetxeez gain, Zarauzko zentroa ere bideratu dela bizitokirik gabe geratzeko arriskuan dauden pertsonen arretara. Dagoeneko 10 pertsona eraman dira Zarauzko aterpetxera, «eta 30 plaza arteko edukiera izango» duela gaineratu du. 30 plaza horiek, beraz, udaletatik eta gizarte erakundeetatik bideratutako baliabideetara gehitzen dira, baita Hondarribian zabaldutako 25 plazetara zein Orion irekitako beste 20tara.

Aterpetxeok erabiltzea «egungo eta etorkizuneko beharren arabera» planteatzen dela gaineratu du, «kasu guztietan handitzea posible delarik eta helburu dugula sare bat sortzea». «Udalekin, hirugarren sektoreko eragileekin eta Osakidetzarekin lankidetza estuan jarraitzen dugu pertsona hauei behar duten arreta eskaintzeko, osasun krisi honen ondorioz bizi dugun errealitatearen aurrean, egoera zaurgarrian daudenak», azpimarratu da Gipuzkoako Aldunditik.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarauzko aterpetxea ere bideratu du,