‘Balea urdina’-ren jokoa eta kolokan dauden ametsak, 37. Zinema Eraikitzeneko palmaresean

Jorge Cuchi-ren ‘50 o dos ballenas se encuentran en la playa’ eta Juan Pablo Felixen ‘Karnawal’ filmak saritu zituzte Zinemaldiak eta Okzitaniako Tolosako zinema jaialdiak elkarlanean antolatzen duten Zinema Eraikitzen sariketan.

NAIZ|06/04/2020
Zinema_eraikitzen
‘Balea urdina’-ren jokoaz ari da Cuchi bere lanean. (NAIZ)

Donostiako Zinemaldiak eta Okzitaniako Tolosako zinema jaialdiak banatu dituzte Zinema Eraikitzen sariak. 37. edizio honetan, bi filmek eraman dute sari nagusia, Zinema Eraikitzen Toulouse saria: Jorge Cuchi-ren ‘50 o dos ballenas se encuentran en la playa’ eta Juan Pablo Felixen ‘Karnawal’. Lehenean, ‘Balea urdina’ jokoa da protagonista: 16 urteko gazte batek hainbat gazteren heriotza eragin duen joko honetan –erronka gero eta betetzen zailagoak proposatzen zaizkio gazteari, eta azkena bere buruaz beste egitea da– parte hartzeko gonbidapena jasoko du WhatsApp bidez. Bigarren filmean, Argentina eta Boliviaren arteko mugan ospatzen diren ihauterietara eramango gaitu Felixek: gazte bat bere bizitzako dantza txapelketa garrantzitsuenaren aurrean da, baina bere aitaren agerpenak kolokan jarriko ditu bere ametsak. Zinema Eraikitzeneko sari nagusia irabazita, bi zinemagileek euren filmeen postprodukziorako eta promozio lanetarako laguntza jasoko dute.

Sari nagusiez gainera beste bi ere banatu dituzte. Cine+ Eraikitzen sari berezia ere Cuchi-ren lanak jaso du eta, hortaz, Cine+ kanalak ‘50 o dos ballenas se encuentran en la playa’ filma 15.000 eurotan erosi eta telebistan emateko konpromisoa hartu du.

Europako banatzaileen eta emananaldiak egiten dituztenen saria ex aequo jaso dute Rodrigo Plaren ‘El otro Tom’ eta Joao Paulo Mirandaren ‘Memory House’ lanek. Elena eta Tom ama-semeen arteko harreman korapilotsuak dira lehenaren muina, eta bigarren filmak kultura eta etnia ezberdintasunetik eratorritako zailtasunak jorratzen ditu.

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik. 

Josu OIAGA - FOKU
Loading player...


Haurrekin kalean jolasteko proposamenak dakartza astelehenetik ostiralera NAIZek argitaratuko dituen ‘Umeak kalean’ bideo sortak.

Eider ALTXU / FOKU
Loading player...


FOKUk ekoitzita eta Eider Altxuren eskutik, haurrekin jaki zaporetsu, osasungarri eta errazak prestatzeko bost saio eskainiko ditugu NAIZ.EUS-en, 12.30ean.

[Saio guztiak]

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA