Fisify, adimen artifizialean oinarritutako online fisioterapia zerbitzua martxan dago

Fisify-k online bidezko fisioterapia zerbitzu berria sortu du. Adimen artifizialaren bidez, diagnostikoak egiten ditu eta ariketa terapeutikoen tratamenduak eskaintzen ditu doan, minak arintzeko eta konfinamendu garai honetan errekuperatzen laguntzeko.

NAIZ|07/04/2020
Captura_de_pantalla_2020-04-07_a_las_11.45.36
Fisifyko kideak.

Osasunaren esparruan, teknologiaren inplementazioa esponentzialki hazten ari da, eta hazkunde kurba horretan jaio da Fisify, fisioterapeuta bat poltsikoan eramateko aukera ematen duen web-aplikazioa.

Enpresak dioenez, tresna horrek, adimen artifizialaren bidez, doako diagnostiko fisioterapeutikoa egiteko aukera ematen die min edo lesio desberdinak dituzten pertsonei. «Horrela, fisioterapeutek ariketa-programa pertsonalizatua eskain diezaiekete bezeroei, euren burua suspertzeko».

Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola fisioterapeuta batekin bideo deia, zuzeneko txata, gomendioak, etxez etxeko fisioterapia eta abar, jendeari etxetik mugitu gabe lagundu ahal izateko.

Gaur egun, www.fisify.comweb-aplikazioa martxan dago jada, eta koronabirusak eragindako egoera sozialaren ondorioz, ustekabean handitu da eskaria, Fisifyko arduradunek diotenez.

«Egia esan, egoera honek gainditu egin gaitu, baina gure taldea sendotu dugu, eta ahalik eta modurik onenean laguntzen jarraitzen dugu, guztiek minak arintzeko tratamendua doan jasotzeko aukera izan dezaten euren etxeetan», adierazi du Egoitz Lazkano Fisifyko zuzendari exekutiboak.

Startup honek EHU eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza du. 2020rako Estatu espainolean eta nazioartean zabaltzea du helburu. Bestalde, Demium-en laguntza ere badu; startupen ekosistemako erreferentziazko inkubagailuetako bat.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.