682 lan, inoizko kopuru handiena aurkeztu da Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan partehartze markak hautsi dira. Orotara 682 lan aurkeztu dira Covi-19ak markatutako ediziora: gaztelaniazko 655 kontakizun eta euskarazko 27.

NAIZ|22/05/2020
Donostia_hiria
Irailaren 12an jakinaraziko da irabazlearen izena. (GARA)

Parte hartze mugak hautsi ditu Donostia Hiriko Literatura sariketak. Orotara 682 lan jaso dituzte antolatzaileek, horietatik 655 gazteleraz –315 narrazio eta 340 antzerki-obra– eta 27 euskaraz –11 narrazio eta 16 antzerki-obra–.

Kutxa Fundaziotik adierazi dutenez, 2018ko edizioarekin alderatuz %34 igo da aurkeztutako lanen kopurua, aurreko edizioan baino 172 gehiago. Kontakizunen modalitateari dagokionez, gaztelaniaz 86 lan gehiago aurkeztu dira (%37 gehiago) eta euskaraz 2 (%22). Antzerki-obren kasuan, edizio honetara 88 lan aurkeztu dira gaztelaniaz (%35 gehiago) eta euskarazko lanek, aldiz, kontrako noranzkora jo dute: 3 lan gutxiago aurkeztu dira (%15eko jaitsiera).

Obren jatorriari dagokionez, gehienak, %27, atzerritik iritsi direla nabarmendu dute Kutxa Fundaziotik. «Normalean batez bestekoa %15ekoa izan da aurreko edizioak kontuan izanda», zehaztu dute. Estatu espainolari dagokionean, Madrildik iritsi dira gehienak (%22) eta, orotara, 28 herrialdetako lanak jaso dituzte, tartean Argentina (72 obra), Mexiko (21) edota Kolonbiakoak (21).

Kutxa Fundaziotik azaldu dutenez, Covid-19ak markatutako edizioa izanik aurten digitalki parte hartzeko aukera ireki da. «Horri esker, parte hartzen duten lanak handitu egin dira, bai estatukoak, eta batez ere atzerrikoak; eta hurrengo edizioak markatuko dituen parte hartzeko beste modu bat zabaldu da ere», zehaztu dute.

Obra sarituaren izena irailaren 12an jakinaraziko dute.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.