Maite Arroitajauregi «Mursegok» familientzako musika katea zabaldu du YouTuben

3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako bideoak prestatu ditu musikaren oinarriak ikas ditzaten. Familian, etxean, lantzeko ariketak proposatzen ditu guztiek batera ikasten duten bitartean, musika bizi eta disfrutatu dezaten.

Nagore BELASTEGI|22/05/2020
Loading player...

Maite Arroitajauregi Mursegok klaseak ematen ditu musika eskolan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei. Itxialdian zehar eskolan egiten zituzten ariketak bideo bidez eskaintzen hasi zen, baina bere ikasleez gain beste pertsona batzuek gozatu ahal izan ditzaten, YouTube kanal bat zabaldu du. Hala, etxetik umeek eta familiek musikaz gozatu dezakete.

Musikariak kontatu digunez, ariketa motzak prestatu ditu. «Guk etxean ordenagailua telebistara engantxatzen dugu, ariketaren bat jartzen dugu eta hor egiten ditugu. Nik hori irudikatzen nuen, familia bat egongelan ariketak egiten», esan du Mursegok.

Askotan gurasoek esaten diote oso ondo pasatzen dutela. «Nik esaten dut musika ikasteko musika bizi egin behar dela, musika gorputzetik pasatu behar dela. Hau da, musika bizitzeko gorpuztu egin behar dela, dantzatu, kantatu, erritmoa eraman…», argitu du.

Pultsoa asko lantzen du kantuen bidez. Imanol Urbietaren pare bat kantu gehitu ditu ariketetan. «Iruditzen zait euskal musikaren pedagogian lan handia egindako pertsona dela eta nik asko miresten dut, eta  beraren omenez jarri ditut», adierazi du. ‘Musikogramak’ eta ‘erritmogramak’ erritmoa lantzeko sortu ditu; umeek kanta bat landu behar dute perkusio korporalarekin eta marrazkien bidez badakite txalo egin behar duten edo eskuarekin izterrean jo behar duten, adibidez.

Nahiz eta ariketak haur txikiei zuzendutakoak izan, helduek ere egin ditzakete. «Aiton-amona batzuek egiten dituzte. Esaten didate koordinazioa lantzeko oso ondo etortzen zaiela», adierazi du.

Proiektu honen helburuetako bat ondo pasatzea eta musikarekin disfrutatzea den arren, ikastea ere bada: hainbat kontzeptu musikal jasotzea, kantatzea, ahotsa lantzea, pultsoa eramatea, koreografia txikiak egitea, perkusio korporala egitea, koordinazioa, motrizitatea eta memoria lantzea...

Era berean, euskal kulturari bultzada bat eman nahi dio. Horretarako euskarazko ekoizpenez baliatzen da. Ariketa batzuetarako kanta berriak sortu ditu, eta beste batzuetarako moldaketak egin ditu. Adibidez, Iñigo Astizen ‘Joemak eta polasak’ liburuko poema bat musikatu du. Gainera, YouTuben aurkitzen dituen beste irakasleetatik ideiak hartzen ditu eta gurera ekartzen ditu.

Bideoekin lortu nahi duena da lengoaia musikala ikastearen aurretiko pausoa errotzea. Bere ustez, hori errotzea garrantzitsua da ondoren solfeoa ikasteko. Aste honetan bideo berri bat sortu nahi du ‘Zazpi jauzi’ kanta erabiliz, non jauzi bakoitzarekin txikiek espresio bat adierazi beharko duten.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.