SEPEk langile prekarizatuenak zigortzen dituela salatu du LABek

SEPE (Servicio Público de Empleo Estatal) langile prekarizatuenak zigortzen ari dela salatu du ostiral honetan LABek Bilbon SEPEk duen egoitzaren aurrean egindako elkarretaratze batean ‘Diskriminaziorik ez. SEPEk lapurtu egiten digu’ lemarekin.

NAIZ|22/05/2020
Sepe2
LABen protesta SEPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. (LAB).

LAB sindikatuak aurreko astean salatu zuen SEPEk jardun txikiak izatearren hainbat enplegu dituzten langileen diru sarrerak kontutan hartu beharrean, jardunaldien araberako kalkulu bat egiten diela, «dagokiena baina askoz gutxiago ordainduz».

Ostiral honetan, salaketa horri jarraituz elkarretaratzea egin dute sindikatuko kideek SEPEk Bilbon duen egoitzaren aurrean ‘Diskriminaziorik ez. SEPEk lapurtu egiten digu’ lelopean. LABen ustez «lotsagarria da berriro ere langile zaurgarrienak, babestu ordez, zigortzea». «Lotsagarria da SEPE langile zaurgarrienen langabezia prestazioaren kalkuluan erratzea», dio.

Azaldu dutenez, langile hauek soldata «duin» batera hurbiltzeko, «derrigortuak daude lan kontratu bat baino gehiago izatera». «Langile hauek, alarma egoera honetan, kontratuetako bat ERTE bidez suspenditua izan dute, baina beste kontratua mantendu dute, oinarrizko lanak gauzatzen dituztelako», argudiatu du LABek.

Gainera langile hauen gehiengoa emakumea dela gogoratu du, «derrigorrezko jardun partzialetan dagoena, miseriazko soldataren truke kontratu bat baino gehiago izatera derrigortua eta alarma egoeran kontratu bat oinarrizko lanak gauzatzeagatik mantendu duena da».

Horregatik SEPEri «akats» hau berehala konpontzeko eskatu dio, eta ekaineko ordainketan langile hauen prestazioak zuzendu ez badira, salaketa indibidualen bideari ekingo diotela ziurtatu dute.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.