Kobratzen jarraitzearen erabakia «arduragabekeria izugarria» dela uste du EH Bilduk

Juan Karlos Izagirre, EH Bilduren Gipuzkoako bozeramailearen iritziz, Aldundiak kontrako bigarren epaia jaso ostean hartutako erabakia «gipuzkoar guztien kalterako da» eta urteko 12 milioi inguruko galerak suposa ditzake behin betiko epaia ere zentzu berean badoa.

NAIZ|26/05/2020
Bidesariak
Kamioi bat Andoaingo bidesari arkuaren azpitik pasatzen (Jon URBE/FOKU)

Aurkako sententzia jaso ostean, Gipuzkoako Aldundiak kamioiei bidesariak mantendu eta kobratzen jarraitzea «arduragabekeria izugarritzat» jo du EH Bilduk.

«Behin eta berriz esan genuen. Kobratzen jarraitzea, sententzia ezagutu gabe, arduragabekeria zen. Gipuzkoar guztien kalterako erabakia da gobernu honek hartu zuena. Kudeaketa txarra, garesti aterako zaiguna», adierazi du Juan
Karlos Izagirre, EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak.

Koalizio subiranistak ohar batean dioenez, «EH Bilduk 2018ko uztailean ohartarazi zuen bidesarien inguruan EAJk hartutako erabaki okerrek urteko 12 milioi inguruko zuloa ekar dezaketela gipuzkoar guztientzat, behin betiko sententzia kontrakoa baldin bada, itzuli egin beharko direnak. Izan ere, orduan adierazi zuten EAJ-PSEk bidesarien inguruko Foru Araua aldatzeko asmoa, udan, Batzar Nagusietan hilabete baliogabea zenean eta inongo azterketa juridikorik aurkeztu gabe». 

NOTICIAS RELACIONADAS

 

NAIZ KONTZERTUAK
TAOM / FOKU
Loading player...


NAIZ Kontzertuak ekimenaren bosgarren kontzertua eman zuen ETS taldeak pasa den ostiralean Bilboko Santana 27 aretoan.