En directo

NAIZ

Aitziber Coello preso ohia: «Ikusteko eta ikutzeko beharra ez dute telefono deiek asetzen»

Covid-19ak baldintzatzen du gaur egun euskal presoen bizimodua, bai eta beren senideena ere. Bere larruan bizi izan du Aitziber Coellok, maiatzaren 2a arte Valentziako Picassent espetxean egon baita zigorra betetzen, eta honen berri eman du gaur NAIZ Irratiko mikrofonoetan.

Audio_placeholder

Aitziber Coello preso ohia: «Ikusteko eta ikutzeko beharra ez dute telefono deiek asetzen»

Loading player...
Aitziber Coello, ezkerrean, umearekin aske gelditu ostean. (Etxerat)
Aitziber Coello, ezkerrean, umearekin aske gelditu ostean. (Etxerat)

Valentziako Picassent kartzelatik zigorra amaiturik duela lau aste atera zen kalera Aitziber Coello durangarra eta gaur ostiralean izan da NAIZ Irratiaren mikrofonoetan. Hamasei urteko espetxealdiari era bitxian eman dio bukaera, covid-19a dela eta.

«Oso gogorra izan da, telefono deiek ez dutelako ikusteko eta ikutzeko beharra asetzen», aipatu du. Gizatasun falta antzeman du pandemiaren testinguruan hartu diren neurrietan. Informazio eta baliabide eza erantsi dio: «Funtzionarioek beraiek ez zuten bitartekorik, ez zieten materiala ematen. Gainera, haurrak batera eta bestera ibiltzen dira espetxe horretan, beraiekin garitan...» Bere umearekin egon da espetxean Coello; biak batera izan dira askatuak.

Gauzak honela, Coellok argi uzten du norbait kutsasu izan balitz, Picassenten infekzioa azkar-azkar zabaldu egingo zela.

Beste herrialde askotan kartzelak husteko ahalegin nabaria egin da testinguru honetan, ez ordea Estatu espainolean: «Baldintzapean ateratzeko aukera ere gelditu egin da», ekarri du gogora Durangoko preso ohiak. Honetan ere «mendeku» gosea nabaritu du.

«Espetxeetan urte asko eta asko eman ditugu kideok eta nahiko dela uste du», erantsi du, hausnarketa zabalduz. Nagusiak direnak eta gaixorik direnak izan ditu bereziki gogoan, bai eta preso guztiak Euskalerriratzeko beharra ere. Herri mobilizazioak bide honetan zein presoen animoari begira duten garrantzia goraipatu du, hain juxtu ostiraletako elkarretaratzeak berrabiatzen diren egun honetan.

Lakuako Gobernuak Estatu espainolari egin berri dion preso guztiak ekartzeko enplazamendua ondo ikusten du, baina Urkullu Gobernuak gehiago ere egin dezakeela nabarmendu du Aitziber Coellok. 

Jaurlaritza Logoa