Arnaitz Gorriti

Euskal derbia izango da ACB Ligako aurreneko jardunaldian

Hilaren 17an A taldeko partidetako bat jokatuko dute Saski Baskoniak eta Bilbao Basketek elkarren kontra. ACB Ligak oraindik ez du derbiaren ordutegi zehatza adierazi, baina neurketak 15.30etan, 18.30etan eta 21.30etan jokatuko dira.

Bilbao Basket nagusi izan zen 2019/2020 denboraldian orain arte jokatu den euskal derbi bakarrean. (Marisol RAMIREZ / FOKU)
Bilbao Basket nagusi izan zen 2019/2020 denboraldian orain arte jokatu den euskal derbi bakarrean. (Marisol RAMIREZ / FOKU)

ACB Ligak egutegia zehaztu berri du eta aurreneko jardunaldian, hilaren 17an bertan hain zuzen, jokatuko dute euskal derbia Kirolbet Baskoniak eta RETAbet Bilbao Basketek.

Oraindik ez da zehaztu ze ordutan jokatuko duten elkarren aurka, baina bai jardunaldi bakoitzeko neurketen ordutegia: 15.30etan aurrena, 18.30etan eta 21.30etan azkena.

Aurtengo denboraldian euskal derbi bakarra jokatu da. Miribillan bizkaitarrak nagusitu ziren urriarern 13ko neurketa hartan: 79-75, uztaipean erakutsi zuten nagusitasunari esker.

Euskal talde biak A taldean daude murgildurik, Unicaja, Bartzelona, Joventut eta Iberostar Teneriferekin batera.

Aurreneko jardunaldi horretan, euskal derbiaz gain Bartzelona eta Joventutek herrialde katalanen arteko derbia jokatuko dute; Unicajak eta Iberostar Tenerifek itxiko dute lehenengo jardunaldi hori.

Hurrenez hurren, Kirolbet Baskoniak Iberostar Tenerife –hilaren 19an–, Bartzelona –21ean–, Unicaja –23an– eta Joventut –25ean– izango ditu ligaxka hontako aurkari.

Bestetik, talde bizkaitarrak –hurrenez hurren honek ere– Badalonako Joventut, Iberostar Tenerife, Bartzelona eta Unicajaren aurka jokatuko du.

B taldean, bestetik, hilaren 18tik aurrera hasiko dira. Aurreko jardunaldian Real Madril eta Kanaria Handia, Zaragoza eta San Pablo Burgos, eta Morabanc Andorra valentzia Basketen aurka jokatuko dute.

Fianlerdi biak ekainaren 28an jokatuko dira eta ACB Ligako lehiaketa amaiera bitxi honen amaiera hilaren 30an jokatuko da.

Osasun zentroa L'Alquerian

ACB Ligako Antonio Martinek jokalarien «laguntzeko prestutasuna» eskertu du «talde guztietako kapitainekin eta jokalari garrantzitsuenekin hitzegin ondoren».

Martinen hitzetan, «segurtasun maila altuko eremu bat bermatu diegu jokalariei eta hauek, bestetik, beren zalantzak argitu ahal izan dituzte».

Zalantza horien artean Valentzia Basketek berak eraikitako «L'Alqueria del Basket» delakoa legoke. Talde bakoitzak bere kasa entrenatzeko behar adina kantxa izateaz gain, La Fonteta pabilioitik gertu eta hotelen ondoan baita ere, apropos eraikitako osasun zentro bat eraiki du ACB Ligak txapelketaren azken fase honi begira.

«Ez genuke burbuila baten barruan bizi nahi», esan du ahal ere Antonio Martinek, «baina egia da segurtasun protokolo zorrotz baten pean mugituko gara, Kirol Kontseilu Gorenak, sendagileek eta beste lehiaketa batzuetan hartutako eskarmentuari jarraiki. Horren barruan dago osasun zentroa dago.

Erresonantzia magnetikoak, ekografiak, erradiografiak...egin ahal izango ditugu bertan, baita analisi edo fisioterapia lanak ere. Kontua da, berdin jokalari zein Valentziara joatea egokituko zaion nornahik ez dezala zertan ospitalera joan beharrik izan», gaineratu du.

«Beste aukera bat»

Arrazoi ezberdinak gorabehera, baina Valentziara joan ahal izatea asko eskertu dute, bide batez, Kirolbet Baskoniako Jayson Grangerrek eta RETAbet Bilbao Basketeko Rafa Martinezek.

Bientzat baita «beste aukera bat». Grangerren kasuan, 2019/2020 denboraldiko aurreneko partidako lehenengo minutuan lesionatu zen, ezker hankako orpazurda hautsita.

«Ez nuen inondik ere espero aurtengo ACB Ligan jokatzerik. Bada, niretzat konfinamendua beste aukera bat izan da eta nire helburua kantxan berriz ere gozatzea da. Hargatik, oso pozik nago», onartu du Uruguayko antolatzaileak.

Rafa Martinez, berriz, hamar urte baino gehiagoan Valentzia Basketeko jokalari eta kapitain izan zen eta beste behon La Fontetara itzuli ahal izango du, nahiz eta ez den zalerik egongo harmailetan.

«Valentzian jokatzea motibazio berezia da beti niretzat. Uzataiak ondo ezagutzen ditut, orduak eta orduak eman baititut ‘La Fontetan’ jokatzen eta entrenatzen. Oso atsegin dut berriz ere hara joan eta ACB Ligako azken fase hau jokatzea», esan du Bilbao Basketeko eskolta beteranoak.