Tindufeko kanpalekuetako errefuxiatuen egoeraz ohartarazi eta elkartasun deia egin dute

Donostiako Sahararen aldeko elkarteko presidentea, Jose Angel Zuazua, Donostiako alkatea den Eneko Goiarekin eta Lankidetzako zinegotziarekin, Duñike Arrizabalagarekin, bildu da gaur Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetan bizi den egoeraz ohartarazteko. Koronabirusarengatik kutsaturik ez dagoen arren, laguntza humanitarioa blokeatuta jarraitzen du.

NAIZ|22/06/2020
Alkatea
Koronabirusak Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetan izan dituen ondorioak azaltzeko gaur Eneko Goia Donostiako alkatearekin bildu dira. (NAIZ)

Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetan 173.000 pertsona bizi dira egun. Nazioarteko laguntza ezinbestekoa dute bizirauteko, baina covid-19ak sortu duen egoera dela eta, laguntza humanitarioa blokeatuta dago eta horrek eragin zuzena ari du izaten kanpalekuetan. Gipuzkoan galkorrak ez diren 250 tona elikagai bildu ziren baina, horiek garraiatzen zituzten kamioiek Alacanten blokeatuta jarraitzen dute, Oranera joan ahal izateko baimenaren zai.

Haurdun dauden eta bular-emaile diren emakumeen artean anemia tasa %73 baino altuagoa da, eta 5 urte baino gutxiago dutenen desnustrizioa %25era igo da. Diabetesa eta tentsio arazoak dituzten helduen kopuruak ere gora egin du. Koronabirusa prebenitzeko bost milioi euro behar dituzte, ura eta elikadura bermatzeko, baita osasun arreta ere.

Goiak sahararrekin elkartasuna eskatu die donostiarrei. «Aurten ez da Oporrak Bakean programa egingo. Eta badirudi hori dela sahararrekin loturiko albiste bakarra. Baina ez da horrela. Pandemiak ezagutzen ez dugun beste errealitate bat eragin du eta gure laguntza behar dute», adierazi du alkateak.

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.