Euskal eskola publikoko guraso eta zuzendariek Lakuako Gobernuaren jarrera salatu dute

HEIZE euskal eskola publikoaren zuzendaritza elkarteen federazioak eta EHIGE gurasoen elkarteak Lakuako Gobernuak datorren ikasturtea planifikatzeko egin duten planteamenduari ez diela erantzun salatu dute.

NAIZ|24/06/2020
Ikasgeletara_itzulera
Alumnado retornando a las aulas con medidas de seguridad, tras el confinamiento. (IREKIA)

EHIGE ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteak eta HEIZE euskal eskola publikoaren zuzendaritza elkarteen federazioak asteazken honetan salatu dute Lakuako Gobernuko Hezkuntza Sailak ez diela erantzuten datorren ikasturtea planifikatzeko ikastetxeek dituzten beharrei.

Ikastetxe publikoetako zuzendariek eta familiek nabarmendu dutenez, konfinamentuak sortutako beharrei erantzuteko baliabide berriak beharko dira ikastetxeetan datorren ikasturtean, «eta hala eskatu diogu Hezkuntza Sailari behin eta berriro azken hilabeteetan».

«Baliabide hauek ezinbestekoak dira hezkuntza komunitateak eta Hezkuntza Sailak berak identifikatu dituen gaiei erantzuteko (digitalizazioa, euskara eta atentzio emozionala), baita eszenatoki desberdinetara egokitzeko», azaldu dute.

Hala ere, deitoratu dute Hezkuntza Sailak ez diela jaramonik egin eskola komunitateen eskaerei. «Aste honetan jasotzen ari gara ikastetxeetan eskaera hauei buruzko erantzuna eta kezkaz ikusten dugu ez dagoela baliabide berririk erronka horiei erantzuteko», gaineratu dute.

Halaber, ohartarazi dute Hezkuntza Sailak «murrizketa nabariak» ezarri nahi dituela: «Jantokiko arduradunen lanaldia erdira murriztu nahi du, egoera sozioekonomiko baxuko ikastetxeentzako baliabideak murriztu nahi dira, ez dago baliabiderik IKT arduraduna eta aholkulariaren figura indartzeko, eta ez dago baliabiderik ratioak jaisteko geletan».

Horren aurrean, asmo hori bertan behera uzteko eskatu diote Hezkuntza Sailari, eta eskola kontseilu guztietan kanpaina bat abiatuko dute, Hezkuntza Sailak kontuan ikastetxeen eskaerak kontuan har ditzan.

NOTICIAS RELACIONADAS

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.