Laguntzaile berberak izango ditu Imanol Alvarezek Super Amara Bera Beran

Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek laguntzaile berberak izango ditu datorren denboraldian, hau da, Álex Nogués bigarren entrenatzailea izango da; Nerea Uranga, fisioterapeuta; Xabier Gorrotxategi, prestatzaile fisikoa, Iñigo Blanco estadistiken arduraduna, José María Benito medikua eta Txema Leal, delegatua.

NAIZ|30/06/2020
Bera_bera
Alvarez, bere taldearekin partidu batean. (JUAN ANTONIO/BERA BERA)

Ondorioz, ‘staff’ honentzako bigarren denboraldia izango da, nahiz eta batzuk urteak eraman. Nogués ere atezainen prestatzailea izango da; Nerea Urangak zazpigarren denboraldia egingo du eta Gorrotxategirentzat, laugarrena izango da.

Iñigo Blanco da entrenatzaileek aztertzen dituzten zenbakien arduraduna eta Espainiako zein Europako Federazioetako estadistikaz burutzen dituena.

Azkenik, etxeko pistako delegatua eta kanpoan taldeko delegatu lanak egiten jarraituko du Txema Lealek.

Era berean, XPS networkekin egindako akordioa medio, Bera Berak software kirol kudeaketa baliabidea ere erabiltzen du.

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Mungiako laukoteak NAIZ Kontzertuak ekimenaren seigarren gaua erre zuen ostirala gauean. Sanagustin Kulturunea, eliza zaharra musikari emana. Rock-ak: 1 - Jainkoak: 0. Ibilbide labur baina sakonean sortutako klasiko eta kaleratzear dauden abestientzako lekua egon zen; hori bai, kanta zaharrak edo ezagunak soineko berriekin aurkeztuta.