NAIZ

Irailaren 4tik 6ra Malagan jokatuko den eskubaloiko Kopan egongo da Bera Bera

Andaluziako Eskubaloi Federazioko Malagako delegaritzak Kopa jokatzeko sailkatuta dauden taldeei XLI edizioa Alhaurín de la Torre hirian irailaren 4tik 6ra bitartean ospatzea aurreikusi duela adierazi die ostiral honetan.

Super Amara Bera Berako partaideak. (BERA BERA)
Super Amara Bera Berako partaideak. (BERA BERA)

Covid 19ko pandemiaren eraginez apirilean jokatu behar zen Kopa atzeratuta gelditu zen. Espainiako Federazioak ligako lehiaketa guztiak bertan behera gelditu ziren baina Kopa 2019ko abenduaren 31a baino lehen ospatzea ahalbideratu zuen.

Hortaz, Super Amara Bera Berak Barakaldon iaz lorturiko Kopako titulua 2020-21 plantillarekin defendatuko du. Covid 19aren ondorioetako bat da, bestea, fase finala ospatuko den Pabellón del Limón delakoak ezingo dela jendez bete.

Ondorioz, martxoaz geroztik geldirik dagoen eskubaloi lehiaketak, Koparekin abian jarriko da.
Zozketa zehazteke, Bera Berak, egungo txapeldun gisa eta Rincón Fertilidad Málagak, antolatzaile moduan, balizko finalean baino ez dute elkarren aurka jokatuko.

Hortaz, final laurdenetako aurkarien artean honako bat izango lirateke: Elche, Atlético Guardés, Liberbank Gijón, Rocasa, KH7 BM Granollers edo Aula Alimentos de Valladolid. Azken urtetan bezala,

final-laurdenak ostiralean jokatuko dira, finalerdiak larunbatean eta finala, igandean. Kopa ospatzeak Superkopa jokatzea dakar, non Bera Bera leku finkorik duen egungo txapelduna baita.