Mozambikeko Tamara Sedak Kutxabank Araskin jarraituko du

Iaz helduta, Mozambikekoak bigarren denboraldia osatuko du Gasteizen. Madelen Urieta entrenatzaileaz gain, bere kontratoa luzatzen duen zazpigarren jokalaria da.

Naiz|14/07/2020
Araski
Tamara Seda bigarren urtez arituko da Mendizorrotzan. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)

Tamara Sedak Gasteizen jarraituko du, Kutxabank Araskirekin kontratoa 2021.rarte luzatu ondoren. Bigarren denboraldia izango da Mozambikeko jokalariarentzat Araban eta hirugarrena Endesa Ligan, aurreko urtean Zamoran jokatu baitzuen.

Estreineko denboraldia ezinhobea izan du Mendizorrotzan, Araskiren barne jokoaren mehatxu garrantzitsuena bilakatuz. Izan ere, taldeko jokalari baloratuena izan da, partidako 10 puntu, 6’5 errebote eta balorazioko 11’5 puntuko batazbestekoa lortuz.

Madelen urieta entrenatzaileaz gain, zazpi dira dagoeneko Araskirekin kontratoa luzatu duten jokalariak. Tamara Sedaren aurretik, María Asurmendik, Laura Pardok, Tania Pérezek, Cristina Molinuevok, Laura Quevedok eta Izaskun Garcíak sinatu zuten. Hiru fitxaketa ere egin ditu taldeak: Fenerbahcetik datorren Anna Cruz eta Valencian azken bi denboraldiak eman dituzten Tamara Abalde eta Joy Adams.

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Liher taldeak Donostiako Doka Kafe Antzokian emandako kontzertuaren unerik onenak.