Txetxu Barrios Albolotetik Zuerako espetxera lekualdatu dute

Granadako Albolote espetxean (Euskal Herritik 855 kilometrora) zegoen Txetxu Barrios Atarrabiako presoa Zuerara (Zaragoza, 245 km-ra) lekualdatu dute.

NAIZ|IRUÑEA|13/08/2020
Etxerat
Presoen etxeratzea aldarrikatzeko protesta bat, Kontxako hondartzan. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Etxerat elkarteak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, Euskal Herritik gertuago dagoen espetxe batera lekualdatu dute Txetxu Barrios preso atarrabiarra. 

1998tik dago espetxean Txetxu Barrios eta urte hauetan guztietan Madril eta Pontevedrako kartzeletan ere egon da. Azken urteak Alboloten eman ditu, Granadan. Aurrerantzean, aldiz, Zaragozan izango da, Zuerako espetxean, Euskal Herritik 245 kilometrora.

Joan den uztailaren 3an jakinarazi zuen Espetxe Zuzendaritzak Barrios lekualdatzeko erabakia, baina ostegun honetan baieztatu du Etxeratek aldaketa dagoeneko gertatu dela.

NOTICIAS RELACIONADAS