NAIZ
DONOSTIA

Canneseko jaialdiak edizio sinboliko eta laburra abiatu du, pandemiak bete-betean eraginda

Maiatzean ospatu ohi den Canneseko nazioarteko zinema jaialdi ospetsuak hilbatete batzuk atzeratu du programazioa baina, hala ere, koronaribusaren pandemiak erabat eraginda egingo du. Hiru eguneko jaialdia izango da, eta palmaresik gabekoa. Izarrek eta alfonbra gorriek aurten ez dute lekurik.

Pierre Lescure Canneseko zinema jaialdiko presidentea. (Valery HACHE I AFP)
Pierre Lescure Canneseko zinema jaialdiko presidentea. (Valery HACHE I AFP)

Izar handirik gabe eta alfonbra gorriaren bueltan jende pilaketarik gabe: Cannes-eko zinema jaialdiak edizio berezi baten ateak ireki ditu astearte honetan, sinbolikoa eta iragankorra. Jatorrizko data baino bost hilabete beranduago, pandemiak erabat baldintzatuta, jaialdi bat baino gehiago ia zinemak krisiari eutsi egiten dionaren aldarrikapena da.

Norabide aldaketa iragan martxoaren 19an hasi zen, iragarri zuenean maiatzean ospatu ohi duen jaialdia atzeratzea beste irtenbiderik ez zegoela. Une hartan, Estatu frantsesean koronabirusagatik 372 hildako zeuden eta 11.000 kutsatze. Gaur egun, 35.000 dira hildakoak eta 1,1 milioi positiboak. Edizioaren moldaketa, ordea, apirilean ailegatu zen: antolatzaileek palmaresik gabeko edizioaren alde egin zuten apustu, hiru eguneko iraupenarekin.

Hala, gaurtik ostegunera bitartean Sekzio Ofizialean hasieran aurreikusita zeuden 56 filmetatik lau eskainiko ditu. Emmanuel Courcol frantsesaren ‘Un triomphe’ lan luzeak estreinatuko du 2020ko edizio berezia, Kad Merad aktorea protagonista duela. Jaialdiak ere Bruno Podalydès zinemagilearen ‘Les Deux Alfred’ lana, Naomi Kawaseren ‘True Mothers’ (Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zena), eta Dea Kulumbegashvili zuzendari gaztearen ‘Beginning’, Zinemaldiko garaile argia.

Zinema eskolak

Ikuslegoak akreditatutako kazetariak eta zinema kritikariak ordezkatuko dituzte, izan ere, emanaldi horietara sarbidea izango du aldez aurretik, internet bidez eta doan, eskaera egin duen pertsona orok.

Urrezko Palma bakarra film labur onenari emango zaio; hamaika izenburu arituko dira lehian, eta Calire Burger-ek zuzendutako epaimahaiak erabaki beharko du zeinena den merezimendua. Hala ere, aipatu luzemetraia zein film laburrez harago, Cinefundacion bidez aukeratuak izan diren hamazazpi lan ikusi ahal izango dira Cannesen. Zinema eskoletatik sortutako lanen artean, besteak beste, Santiago Barzi argentinarraren ‘Muralla china’, edo Mitchelle Tamariz frantsesaren ‘Cuando nos vamos’ daude. 

Pierre Lescure Canneseko presidentearen hitzetan, egoerak egoera, edizio berezi hau zinemarekiko duten konpromisoa eta sektoreko profesionalekiko duten harremana berrestera eta indartzera dator.