NAIZ|06/08/2019
Patricio Guzman eta Gael Garcia Bernal-en azken lanak ikusiko dira Horizontes Latinos sailean

Argentina, Brasil, Txile, Kuba, Guatemala, Mexiko, Peru eta Uruguaiko zinemagileek askotariko gaiei buruzko begirada panoramikoa eskainiko dute: Guatemalako genozidioa, 70eko hamarkadako Txile, Floridarako bidea hartzen duten kubatarrak, legezko abortua Argentinan eta Mexikoko egunez eguneko bizitza. 

GARA|GARA
James Franco berriro Sail Ofizialean, «Zeroville»-rekin

«The Disaster Artist» (2017) filmari esker Urrezko Maskorra irabazi ondoren, James Franco berriro izango da Zinemaldiko Sail Ofizialean, oraingoan «Zeroville» filmarekin. Urrezko Maskorraren lehian ariko dira baita ere Louise Archambault, Guillaume Nicloux, Jose Luis Torres Leiva, Ina Weisse, Adilkhan Yerzhanov eta David Zonana.

NAIZ|02/08/2019
Franco, Archambault, Nicloux, Torres Leiva, Weisse, Yerzhanov eta Zonana, Sail Ofizialean

Zinemaldiak Sail Ofizialean lehiatuko diren beste zazpi filmeren izenak aurreratu ditu. Louise Archambault, Guillaume Nicloux, Jose Luis Torres Leiva, Ina Weisse, Adilkhan Yerzhanov, David Zonana eta James Francok zuzendutako filmak dira. Azken honek, ‘The Disaster Artist’ (2017) filmari esker Urrezko Maskorra irabazi ondoren, ‘Zeroville’ aurkeztuko du Donostian.

NAIZ|01/08/2019
Roberto Gavaldon zinemagile mexikarrari atzera begirakoa eskainiko zaio

Zinemaldia hasia da 67. edizioko edukiak iragartzen. Aurten, Roberto Gavaldon zinemagile mexikarrari eskainiko dio atzera begirakoa eta orotara 1945 eta 1974 artean zuzendu zituen 20 film emango dira.

NAIZ|30/07/2019
Hamalau lan New Directors sailean, horien artean Maider Fernandez Iriarterena

Dena hamalau lan ikusiko dira aurtengo Zinemaldian New Directors sailean, Euskal Herria, AEB, Argentina, Bulgaria, Britainia Handia, Israel, Japon, Lituania, Norvegia, Suitza, Tunisia, Txilekoak.

Ariane KAMIO|19/07/2019
‘La trinchera infinita’, Garaño, Arregi eta Goenagarena, Sail Ofizialean izango da

Hirutik hiru. ‘Loreak’ eta ‘Handia’ filmeekin Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu ziren Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, eta aurtengo edizioan berriro itzuliko dira, orain, ‘La trinchera infinita’ lanarekin.

NAIZ|17/07/2019
Bong Joon Ho, Ken Loach, Nakache eta Toledano, Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean

Perlak saileko lehen filmak iragarri ditu dagoeneko Donostiako Zinemaldiak. Tartean dira Bong Joon Ho, Ken Loach, Nakache eta Toledano, Oliver Laxe eta Wang Xiaoshuai.

NAIZ|28/03/2019
Roberto Gavaldón zuzendari mexikarrari atzera begirakoa eskainiko dio 67. Zinemaldiak

Donostia Zinemaldiak eta Espainiako Zinematekak Roberto Gavaldón zuzendari mexikarrari eskainitako atzera begirako zikloa antolatuko dute festibalaren 67. edizioan, Euskadiko Filmategiarekin eta San Telmo Museoarekin elkarlanean. Horrekin batera, zinemagile mexikarrari buruzko liburu monografiko bat argitaratuko da. 67. Donostia Zinemaldia irailaren 20tik 28ra ospatuko da.

Página 18/ 18