‘47ak herrian’ manifestazioa
14/09/2019
Bilbo
Bizkaia
Mani14sept
RESEÑA

Irailaren 16an hasiko da espainiar Auzitegi Nazionalean 47 euskal herritarren aurkako epaiketa, 11/13 sumarioaren barrenean. Elkartasuna adierazteko manifestazioa antalotatu dute Bilbon irailaren 14rako.

«Zer egin dugu espetxe eskaera luze hauek merezi izateko?», galdetu dute irailaren 16tik aitzinera epaituko dituzten 47 euskal herritarretarrek. Izan ere, fiskalak 601 urte arteko espetxe zigorra eskatu du. Orain bost eta sei urte atxilotu zituzten; euretako batzuk espetxeratu egin zituzten eta denak auzipetu.

«Presoen eta erbesteratuen osasuna artatu dugu; eskubideen aldeko mobilizazioak antolatu ditugu; senide bezala antolatu gara, bereziki sakabanaketa politikaren ondorioak gainditzeko; defentsa juridikoa egin dugu», zerrendatu dute.

Euren ustez, epaiketa honen oinarrian dauden arrazoiek beren horretan diraute. Oroitu dute aro berri baten testuinguruan ari zirela lanean atxilotu zituztenean. «Urteetan luzatu zen gatazka konpontzeko bide berriak lantzen ari ginen, ilusioz, preso eta erbesteratuen gaia konpontzeko eginahalean. Horregatik kolpatu gintuzten».

Orain, egin dituzten aldarrikapenei lotu zatzaizkie epaiketa atarian. «Asko eta asko» izan dira euretako bakoitzak jaso dituen elkartasun keinuak, babesa agertu dieten herritar horiei, baita makroepaiketa honekin asaldatu direnei ere eta irailaren 14rako antolatu duten manifestaziora batzeko deia egin diete. Bilbon da hitzordua, epaiketa hasi baino bi egun lehenago.

UBICACIÓN
Bilbo
Bizkaia