Durangoko Azoka: ‘Osorik DA!’
05/12/2019 - 08/12/2019
Durango
Bizkaia
Azoka
RESEÑA

Durangoko Azokaren 54. edizioa abenduaren 5etik 8ra ospatuko da, ‘Osorik DA!’ lelopean. Itxura berrituarekin datoz erakusmahaiak eta guztira, 200 ekitalditik gora hartuko ditu.

Urtero bezala, argitaletxek, diskoetxek eta elkartek parte hartuko dute bertan eta ehunka nobedade eta ekitaldi izango dira. Ibilbide luzeko sortzaileak, hasiberriak, argitaletxe handiak, autoekoizleak... elkartuko dira azokan.

Betiko lez, azokako lehenengo orduetan protagonista nagusiak ikasleak izango dira, beste urte batez, milaka izango baitira Euskal Herri osotik Ikasle Goizean parte hartzera joango diren ikasleak. Hainbat lantegi izango dituzte eskura, besteak beste, kaligrafia, euskal kulturaren transmisioa, soinu efektuak zinemagintzan edota Moon konputagailu baten funtzionamendua.

Horretaz gain, Azokako Sormen Bekaren bigarren edizioa ospatuko da. Euskarazko kultur produktu baten sorkuntza hasieratik amaierara garatzen laguntzeko helburua du, hasi ideiatik eta bere zabalkundera arte. Edizio honetako gaia musika da. Uztailean zabaldu zen lanak aurkezteko deialdia eta Azokako bigarren egunean iragarriko da beka zein proiektuk jasoko duen.

Gainera, azokako egitarauaren baitan, abenduaren 7an, ekitaldi berezia ospatuko da Irudienean. Goizeko 12:30ean ‘Apaiz-kartzela’ dokumentalaren proiekzioa egingo da, eta espetxe horretan preso egon zirenak omenduko dituzte. Dokumentalaren zuzendariak Oier Aranzabal, David Pallarés eta Ritxi Lizartza dira, eta lan honetan, Zamorako apaiz-kartzelan egondako apaizen istorioa kontatu eta lekukotzak jasotzen dira.

Musika emanaldiei dagokionez, 54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta estilo ezberdinekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: ETS, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi. Ibilbide luzeko taldeak, proiektu berriak, ska doinuak, musika elektronikoa, bakarlaria, punk-rocka...

Aurkezpenak, deialdiak, elkarrizketak... bildu ditu NAIZek

UBICACIÓN
Landako Etorbidea, 6
Landako Gunea
Durango
Bizkaia
ENLACES