Aberri Eguna
21/04/2019
Iruñea eta Donibane Garazi
Nafarroa eta Nafarroa Beherea
Aberri
RESEÑA

Apirilaren 21ean Aberri Eguna ospatuko da Iruñean eta Donibane Garazin. EH Bilduk Iruñeko hitzordua antolatu du eta EH Baik Donibane Garazikoa, baina hala ere, bi alderdiek deialdi bateratua egin dute apirilaren 21eko ekitaldietan parte hartzeko ospakizun plurala eta bateratu egiteko asmoz.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Aberri Eguna «herritar guztiona» da eta ildo horretan azaldu dute aurrera begira bi alderdien disposizioa eta konpromisoa berdina izango dela: «Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu Aberri Egunaren ospakizuna bateratua izan dadin».

Estatu espainolean martxan den «inboluzio demokratikoa» eta frantsesean izaten ari diren protesten aurreko errepresioak «aurpegi bortitzena» agerian utzi duen honetan, azpimarratu dute «Euskal Estatu independientea sortzea zinez ezinbestekoa» dela. 

UBICACIÓN
Zenbait kaletan
Iruñea eta Donibane Garazi
Nafarroa eta Nafarroa Beherea
ENLACES