Altzürüküko Maskaradak
09/02/2020 - 19/04/2020
Altzürükü
Zuberoa
Buhame
RESEÑA

Otsailaren 9tik apirilaren 19ra bitartean egingo dira Altzürüküko Maskaradak, herriko gazteen eskutik.

Astebururo Zuberoako herri bat bisitatuko dute dantzan, kantuan eta antzezten. Ohi bezala, lehen eta azken emanaldiak maskaraden antolatzaileen herrian egingo dira. Lehena Altzürükün izango da eta azkena, berriz, Garaibin; hau da, zati bat Altzürükükoa eta bestea Urdinarbekoa dituen auzoan. Hiru hilabetean zehar, guztira, hamabi emanaldi egingo dituzte.

Hemen duzue 2020ko maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:
    •    Otsailak 9: Altzürükü
    •    Otsailak 16: Iruri
    •    Otsailak 23: Ezpeize-Ündüreine
    •    Otsailak 29: Gamere
    •    Martxoak 7: Idauze-Mendi
    •    Martxoak 14: Maule-Lextarre
    •    Martxoak 21: Urdatx-Santa Grazi
    •    Martxoak 28: Aloze eta Atharratze
    •    Apirilak 5: Larraine
    •    Apirilak 12: Barkoxe
    •    Apirilak 19: Muskildi
    •    Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)Lehena Altzürükün eskainiko dute eta azkena, berriz, Garabin.

Arizale gorrien artean Txerreroak, Gatuzainak, Kantiniersak, Zamaltzainak, Entseinariak, Jauna, Anderea, Bedezia, Laboraria eta Laborarisa aurkitzen dira, eta beltzen artean Buhameak, Kauterak, Xorrotxak eta Kerestuak.

Altzürüküko gazteek 2005. urtean egin zituzten azkenengo maskaradak.

UBICACIÓN
Altzürükü
Zuberoa