Antzerkizale Zirkuitua

Fecha

08.11.13 - 13.12.13

Lugar

Gipuzkoa - Usurbil

teatro

Antzerkizale Zirkuitua ospatuko da beste urte batez, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) antolatuta. Aurten, Usurbilen, Añorgan eta Lasarte-Orian egingo dira emanaldiak, euskaraz sortutako antzerkia zabaltzeko asmoz.

Lehenengo emanaldia azaroaren 8an izango da Usurbilgo Sutegi antzokian. Patxi Santamariaren ‘Aktibo toxikoa’ ikusteko parada egongo da 20:00etatik aurrera. Bigarren hitzordua azaroaren 15ean izango da 20:30ean. Oraingo honetan Añorgako Antxon Ayestaran kultur etxean Miren Gaztañagaren ‘Stereo’ antzezlana ikusteko aukera egongo da. Ondoren, Saioa Royoren ‘Arroxalik ere amets egiten du’ pieza laburra eskainiko du Aixaixa taldeak. Eta amaitzeko, abenduaren 13an, Abarka taldearen ‘Biba zorrien izurritea’ antzeztuko dute 22:00etan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

Ubicación

Usurbil, Añorga eta Lasarte-Oria

Usurbil. Gipuzkoa

Enlaces