Artez Blai arte eszenikoen ikerketa saria
25/06/2018 - 30/09/2018
Bilbo
Bizkaia
Premio
RESEÑA

Artez Blai kultur elkarteak Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XI. Ikerketa Sariaren deialdia egin du, bere estatutuen baitan jasotzen den moduan, arte eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzeko xedearekin.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, edozein egilek har dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edo doktore tesiak aurkeztuz, betiere arte eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako antzerki, dantza bere espresio bide zabalena aintzat hartuz, zirko, magia eta beste edozein arte performatibori lotuta.

Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke, eta egileek nahi adina testu aurkez ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak.

Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromisorik gabeak izan behar dira lanak.

Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da, eta posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera.

UBICACIÓN
Aretxaga, 8 bajo
Artez Blai kultur elkartea
Bilbo
Bizkaia