Augustin Zubikarai XVIII saria
18/06/2018 - 30/09/2018
Zenbait herrialde
Saria
RESEÑA

Beste urte batez, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz Augustin Zubikarai XVIII saria egingo da. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko du.

Eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka behin irabazi duenak ezingo du berriz parte hartu.

Proiektuak irailaren 30a arte bidali daitezke mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen.

UBICACIÓN
Zenbait herrialde