Azken Muga arte jaialdia
10/09/2018 - 24/09/2018
0910_kul_azkenmuga2
RESEÑA

Aralarren bi aldeetako artisten aire libreko museoa bilakatuko da Zarateko basoa irailaren 24a arte, Azken Muga arte jaialdiaren baitan.

Bisitariak pagadien artean topatuko ditu propio ingurune natural honetarako hainbat euskal artistak egindako lanak. Zehazki, basoan bertan Agurtzane Anduetza, Koko Rico, Eskerri, Sandra Nuin, Belen Arevalo, Pablo Juarros, Helena Santano, Virginia Sargal, Artola kolektiboa eta Artebide kolektiboaren obrak ikusi ahalko dira.

Horrekin batera egitarau berezia ere prestatu dute: irailaren 14an, ostirala, jazza izango da protagonista eta 15erako Bertso Eguna prestatu dute: Maialen Akizu, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Haimar Karrika eta Bixente Gorostidi ariko dira kantuan. Irailaren 21ean, aldiz, umeentzat tailerrak eta txotxongiloak izango dira eta, 29an, erromeria.

UBICACIÓN
Aralar parke naturala
Zarateko basoa