II. Bertso Jai Agroekologikoa

Fecha

05.10.13

Lugar

Bizkaia - Urduña

cartel

Urriaren 5ean, Urduñako Elikadura Burujabetzaren astea ospatuko da eta bertako baserritarren merkatuarekin batera II. Bertso Jai Agroekologikoa egingo da. Topaketak VSF Herrien Bidezko Elikadura eta Ekoizpen erakundeek antolatu dute zenbait laguntzailerekin: Urduñako Euskara zerbitzua, Gazte Asanblada, Berbalagun taldea, AEK, Kukumarro, Bedarbide, Urduñako Zaporeak, Atezabal, Olaran eta  kultur erakundeak...

Ekitaldiak hiru zutabe izango ditu –Gure Hizkuntza, Gure Elikadura eta Gure Mundua– eta Euskal Herria euskalduntzeko hainbat herritarrek egiten duten lana eta horrek duen garrantzia aldarrikatzeko balio izango du. Era berean, Aiaraldeko jendea bertako produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz jabe dadin nahi dute.

Ekitaldiak 12:00etan hasiko dira, bertsoak merkatuan entzun ahal izango baitira. 13:00etan, bertso-poteoa hasiko da. 15:00etan herri bertso bazkaria hasiko da Eskola Publikoan. Protagoanistak Jon Maia eta Maialen Lujanbio izango dira. 


 

Ubicación

Foru Plaza

Urduña. Bizkaia

Enlaces