Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Finalaurreko bigarren itzuliko lehen bi saioak

Fecha

23.11.13 - 24.11.13

Lugar

Nafarroa eta Gipuzkoa - Elizondo eta Donostia

txapelketa nagusia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkeneko finalaurreko lehen itzulia bukatu ondoren, 18 bertsolarik lortu dute finalerdietarako bigarren itzulirako txartela. Beren finalerdiak irabazita, zuzenean sailkatu dira Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi eta Sustari Colina.

Puntuazioaren arabera hurrengo fasean aritzeko txartela lortu duten bertsolariak, berriz, honako hauek dira: Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’, Alaia Martin, Fredi Paia, Jokin Uranga, Jone Uria, Agin Laburu, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Jon Martin, Julio Soto eta Jexux Mari Irazu.

Bigarren itzuliko lehehenengo bi saioak azaroaren 23 eta 24an jokatuko dira. Azaroaren 23an, Elizondon (Baztan pilotalekua) izango da eta honako hauek arituko dira lehian: Amets Arzallus, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga eta Julio Soto. Eta azaroaren 24ean, beriz, beste hauek arituko dira Donostian (Atano III pilotalekua): Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martin.

Hirugarren saioa, azkenik, azaroaren 30ean izango da Maulen. Bertan, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu bertsolariek parte hartuko dute.




Ubicación

Baztan eta Atano III pilotalekuak

Elizondo eta Donostia. Nafarroa eta Gipuzkoa

Enlaces