Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketa
13/09/2018 - 20/10/2018
Bilbo
Bizkaia
Poprock
RESEÑA

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren edizio berrian parte hartuko duten 32 taldeak aukeratu dituzte. 30 urte beteko dituen lehiaketan 16 talde arituko dira Pop Rock modalitatean eta zortzina Metal eta Urban kategorietan. Musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionalak aukeratu ditu taldeak.

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa antolatzean, Bilboko Udalaren helburua da profesionalak ez diren taldeen lana laguntzea eta talentua zabaltzea. Bide batez, aukera ematen zaie atzerriko beste talde batzuekin eszenatokia partekatzeko eta ikus-entzuleei proposamenik berrienak zuzenean eta doan bizitzeko.

Pop Rock kategorian ariko dira honako hauek: Destino 48 (Asturias), Los Invaders (Valentzia), Fru Kantika (Valentzia), Hyedra (Gipuzkoa), Killerkume (Bizkaia), Kings of the Beach (Pontevedra), Lady Banana (Zaragoza), Laverge (Valentzia), Mama Killa (Frantzia), Yo, Gerard (Bizkaia), Poolshake (Murtzia), Purple Vellocet (Bizkaia), Rym (Granada), Giante (Araba), Wizard (Frantzia) eta Yawners (Madril).

Metal modalitateari dagokionez, berriz, beste hauek hartuko dute pate: Saltimbankya (Bartzelona), Perpetual Night (Granada), Next Step (Madril), Manipulation (Polonia), Physis (Sevilla), Trallery (Balear Uharteak), Incursed (Bizkaia) eta Mise en Abyme (Gipuzkoa) ariko dira, eta Urban kategorian, Beatlove (Sevilla), Boyanka Kostova (A Coruña), El Prince (Valentzia), Esteban & Manuel (A Coruña), Kvalvika (Gipuzkoa), Shintoma (Bizkaia), Ttun Ttun Brigade (Errioxa) eta VVV (Trippin' you) (Madril).

Aukeratutako banden kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira irailaren 13tik urriaren 20ra bitartean. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko, epaimahaiak emandako botoez gain, ikus-entzuleen botoa ere kontuan hartuko da.

UBICACIÓN
Calle Muelle de la Merced, 1
Bilborock aretoa
Bilbo
Bizkaia