Bilbo Gazte Balioak Martxan
17/02/2020 - 06/03/2020
Bilbo
Bizkaia
Bilbo_gazte
RESEÑA

Bilbo Gazte Balioak Martxan sarien hirugarren ediziorako proposamenak aurkezteko ireki du Bilboko Udalak. Aurreko edizioetan bezala, helburua da «balioak dituen Bilbo baten garapenean gazteek duten zeresana indartzea», eta gazteek hirian gertatzen den aldaketa sozialaren protagonista gisa duten eginkizuna aitortzea eta indartzea. Berrikuntza gisa, hirugarren edizioan, gazteen boluntariotzarekin zerikusia duten proiektuak sarituko dira.

Proiektua hiriko 16 eta 30 urte arteko gazteentzat da, 4 eta 10 pertsona arteko taldeetan banatuta. Proiektua aurkeztu nahi duten guztiek martxoaren 6ra arteko epea daukate. Izena emateko, web orrira jo eta galdetegia bete behar dute. Aurkeztutako eskaera guztien artean gehienez bost ekimen hautatuko dira eta bakoitzak 4.000 euroko saria jasoko du, proiektua gauzatzeko.

Gizartean eragina duten ekimen berritzaileak baloratuko dira, parte hartzea eta ekintza boluntarioa sustatzen dituztenak, ‘Bilbao Balioen Hiria’ agiriaren ildotik. Epaimahaia hiru pertsonak osatuko dute: Gazteria eta Kirol Saileko ordezkari batek, Bolunta elkarteko ordezkari batek eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkari batek.

Aurreko bi edizioetan 144 proposamen jaso ziren, eta 300 bat gaztek sustaturiko 40 ekimen saritu eta garatzen lagundu ziren. Jarduera horiek milaka bilbotarrengana iritsi dira.

UBICACIÓN
Bilbo
Bizkaia
ENLACES