Blues Hotsak jaialdia Soraluzen

Fecha

19.11.21 - 19.11.21

Lugar

Gipuzkoa - Soraluze

watermelon
watermelon

Azaroaren 19tik 28ra Blues Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Soraluzen. Watermelon Slimek irekiko du jaialdia ostiralean herriko antzokian. Eta hurrengo asteko iganderarte kontzertu anitz izango da Soraluzen. Hemengo eta kanpoko blues panorama astintzeko moduko egitarua osatu dute Errabal jazz zigulua eta Errabal kultur elkarteko kideek. Tarte horretan gainera Alex Rodriguez kantabriarraren Blues munduko argazkien erakusketa izango da. Sarrerak jaialdiaren atari digitalean eskura daitezke.

Wartermelon Slim blues band

Kazetaria, kamiolaria, nekazaria eta bluesman beteranoa da William Homan, eta bere gorpuzkeragatik Watermelon Slim –Angurri argala– deitura hartu zuen kantariak. Eta horrela ezagutzen du blues munduak. Vietnamgo gerran aritu ostean hasi zen musikagintzan, gerraren kontrako kantuak eginez. Slide moldez gitarra jotzen duen bluesmana da, eta jaialdi honetako artista beteranoena izango da ezbairik gabe. Aukera eder bat berau entzuteko.

Izo Fitzroy

Biharamunean -azaroak 20- arituko da soul eta blues kantari britaniarra. Gospel munduan hasi eta trebatutakoak, musika eta kantugintzaren alorrak ondo ezagutzen ditu. Londresen jaio eta ikasia, urteetan kantari eta koru zuzendari ibili ondoren, bere gospel sustraiekin fusionatuta dakar Izoren musikak Janis Joplin bezalako andra-bluesaren indarra eta Bill Withers, Otis Reading eta James Brown bezalako gizon-soularen lirika zintzoa. Hirurogeiko rockarekin batera irentsi zituen Motown eta Stax estudioen ekoizpenak. Rolling Stones, AC/DC, The Beatles, Janis Joplin, hortik etorriko zaizkio agian ahotsaren tonuak.

Nina Simone omentzen

Igandean berriz, Nina Simone kantaria omenduko dute Blues hotsak jaialdian. Omenaldirako okasiorako batutako taldea eta kantak izango dira. Mayka Edjole arituko da abesten. Gabri Casanova piano eta teklatuetan. Lucas de Mulder gitarrarekin eta Javier Gomez perkusioan eta baterian.


Niko Etxart

Abeslari zuberotarra Hapa Hapa bere bandarekin hurbilduko da azaroaren 26an Soraluzera. Aspaldiko doinuak eta egungo blues kantaera uztartuko ditu herriko antzokian. Euskaraz abestutako rock eta bluesaren aitzindaria dugu Paristik sorterrira jindako musikaria. Eta bera izango da, inolako ezbairik gabe, Euskal Herriak euskaraz daukan bluesman dotoreenetako bat, oraindik taula gainean aritzeko gogo eta indarrarekin.

Koko Jean & The Tonics

Azaroaren 27an, larunbatarekin eta jaialdiak aste osoa eman dituenak emanda ere, Koko Jean & The Tonics taldearen emanaldia izango da Soraluzen. Bartzelonan bizi den abeslari afrokatalanak hankaz gora jarri zuen Kataluniako soul eta rythm&blues eszena duela zenbait urte. Soraluzen ere ziurrenik blues zaleak jarriko ditu dantzan grove doinuetan ari den banda honek. Blues hotsak ozen entzungo dira aste osan Deba erreka eta herriko errabalaren magalean.

Ubicación

Herri Antzokia
Baltegieta kalea
Soraluze . Gipuzkoa

Enlaces