Booktegi plataformaren zenbait ekitaldi
20/02/2020 - 31/10/2020
Bilbo
Bizkaia
Booktegi
RESEÑA

Booktegi plataformak zuzeneko lau ekitaldi onduko ditu Bilbon kokatutako Euskararen Etxean, Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Ekitaldiak irekiak izango dira, nornahi gerturatu ahalko da eta Booktegik grabatu egingo ditu, ondoren bere plataforma digitalean argitaratzeko. Ekitaldia 19:30 aldera hasiko dira, Azkue Fundazioko iturriek iragarri dutenez.

‘Festa gonbidatuak’ izenburuko ekitaldia izango da lehena, otsailaren 20an. Katixa Agirre idazle gasteiztarrak ‘Festa gonbidatuak’ ipuin bildumaren solasaldi-emanaldia egingo du bertan. Halaber, Booktegik liburu hori argitaratuko du egun berean bere plataforman. «Agirrek ipuinetako bat bizpahiru zatitan irakurriko du. Etenaldietan, idazle edo kazetari batek galderak egingo dizkio, eta bukaeran, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute», azaldu dute.

Maiatzaren 8an, ‘Xerezaderen Festa’ ekitaldia egingo da. Booktegin hiruzpalau ipuin argitaratuko ditu bilduma berean. Azala Idoia Beratarbidek egingo du, eta ipuinak Xerezaderen Artxiboko kideek hautatu eta ekitaldian irakurriko dituzte.

Maiatzaren 14an zutabegileen txanda izango da. ‘Zutabegileen hirukotea’ ekitaldian, Jose Mari Pastor, Onintza Enbeita eta Xabier Etxaniz Rojo zutabegile lanaz gogoeta egitera joango dira Euskararen Etxera.

Azkenik, urrian, ‘Ipuin solasaldia’ izango da. Aurreko hiruzpalau asteetan, hiruzpalau idazlek ipuin bana plazaratuko dute Booktegin; ipuin bakoitzak ‘enbata’ hitzari edo kontzeptuari aipu egingo dio nolabait. «Solasaldian, idazle bakoitzak bere lanaren inguruan eta besteen gainean hitz egingo du. Formatu hau interesgarria izateaz gain, berritzailea izango da», azaldu dute. 

UBICACIÓN
Agoitz Plaza, 1
Euskararen Etxea
Bilbo
Bizkaia
ENLACES